16 eta 17 urteko nafarrek hartu dezakete dagoeneko txertatzeko hitzordua
Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak covid-19 txertoaren aurkako hitzordua eskatzeko aukera zabaldu die 16 eta 17 urte bitarteko pertsonei eta, gaurtik, hitzordua eskatu ahal izango dute.
Nafarroan 14.000 pertsona inguru daude adin-tarte horretan eta horiei txanda eskatzeko aukera eman ahal izan zaie, batetik, abuztuan uste baino txerto gehiago iritsiko direlako, eta bestetik, beste adin tarteetako txertaketan aurrea egin delako, batez ere, 60 eta 67 urte bitartekoen txertaketan; horietako gehienei hila amaitzerako emango zaie bigarren dosia.
Horrela, gazteen immunizazioan jarriko dira indarrak, intzidentziak biztanleria horri bereziki eragiten dion une honetan: uztailetik hona, kutsatutako hirutik bi (ia 8.700 positiboetatik 5.700 inguru, hau da, % 65,5) 15 eta 29 urte bitarteko adin-tartean daude.
Egoera horrek berak eraginda, pertsona horiek atzeratu egin behar dute txertoa hartzeko txanda; izan ere, gaixotasuna hartzen duten 65 urtetik beherako pertsonek sei hilabete itxaron behar dute dosia jaso baino lehen, eta horrek populazio-talde berrientzako txanda hutsak egotea ahalbidetzen du.
Gaur egun, 18 eta 29 urte bitarteko pertsonen % 56k jaso du txertoa edo datozen egunetan jasotzeko hitzordua dute. Nolanahi ere, Osasun Sailak lanean jarraitzen du txertaketa areagotzeko adin-talde honetan eta beste batzuetan.
Hala, joan den ostiralean SMS bat bidali zitzaien oraindik hitzordurik eskatu ez zuten 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei. Era berean, gogorarazi diete 18 urtetik gorako pertsona guztiek, oraindik txertoa jartzeko Osasun Sailarekin harremanetan jarri ez direnek, hitzordua hartzeko aukera dutela, online eta telefonoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.