EAEko intzidentzia metatua 800etik jaitsi da, kurbaren beheranzko joera baieztatuta
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 100.000 biztanleko 785 covid-19 kasu pilatu ditu azken 14 egunetan. Datua ez da ona, baina azken egunetan atzemandako joera positiboaren isla da. Asteazken honetan 1.102 positibo berri zenbatu dituzte Euskadin, bezperan baino 16 gehiago, baina gainerako adierazleak, bai behintzat garrantzitsuenak, berdean ageri dira. Hala, behera egin dute ospitaleratzeek, gela arruntetan dauden gaixoen kopurua eta R0 indizea (positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duena).
Azken 24 orduetan 32 puntu egin du behera metatutako intzidentziak, eta aste honetan izandako jaitsiera handiena da: aurrez, 22, 18 eta 11 kasutan jaitsi da. Hori horrela, kurba maldan behera abiatu dela suma daiteke. Bizkaiak igarri du beherakada handiena (41 puntu gutxiago) baina egia era bada tasa puztuena duela (847 kasu 100.000 biztanleko). Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren, 709ko eta 612ko pilatutako tasak dituzte, 23na puntuko jaitsierekin.
Intzidentziak ez bezala, ospitaleen egoerak kaskarrera egin du azken egunotan. Bada gaurkoan, kontrakoa gertatu da. 56 pertsona erietxeratu behar izan dituzte covid-19a tarteko, bezperan baino 16 gutxiago, eta ospitaleetako gela arruntetan daudenak 265 dira orain (asteartean 266 ziren). Gainera, ZIUetako gaixo kritikoen kopurua bere horretan mantendu da: 61 lagun daude, bezperan bezalatsu.
Buletin epidemiologikoaren arabera, 9.014 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietatik % 12,2k eman dute positibo. Positibotasun tasak ia puntu bat egin du gora, proba gutxiago egin arren. EAE osoan zenbatutako 1.102 kutsatzeetatik erdia baino gehiago (608) Bizkaian atzeman dituzte, eta bezperan baino kasu gehiago hauteman dituen lurralde bakarra da (19 gehiago). Gipuzkoan 319 izan dira (asteartean baino bi gutxiago) eta Araban 143 (11 gutxiago). Gainera, EAEtik kanpo bizi diren 32 lagun kutsatu dira, bezperan baino 10 gehiago.
Koronabirusaren semaforoari dagokionez, aldaketarik ez. Udalerri handi gehienak gorriz margotuta daude. Dena dela, nabarmentzekoa da gune kritikoa uztear direla Agurain (Araba) eta Legazpi (Gipuzkoa). Datuek hobetzen jarraitzen badute, Usurbil bezala, herri laranja izango dira aurki.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k nabarmendu du Euskal Herriak "era masiboan" erakutsi duela "euskara garela eta euskara izan nahi duela"
24.a "Pizkundearen Korrika" izan dela azpimarratu du Ane Elordik, "pizkunde berri baterako lehen txinparta", eta horixe islatu nahi izan dutela mezua Euskal Herriko zazpi gazteren esku utzita.
Aste Santuko trafikoa: Saihestu beharreko puntuak eta orduak
Aste Santuko Trafiko Operazio Berezia apirilaren 1ean jarriko dute abian, 15:00etan, eta apirilaren 6ko 21:00ak arte egongo da indarrean. Azken egun horretan, Itzuliaren hasierak are gehiago korapilatuko du errepideetako egoera. Aurreikusi dutenez, 540.000 joan-etorri izango dira Aste Santuan.
Jaurlaritzak webgune berri baten bidez zabalduko du abuztuaren 12ko eguzki eklipsearen gaineko informazio guztia
Eklipsearen inguruan sortzen den informazio guztia herritarren eskura jarriko dute eklipsea.euskadi.eus webgune ofizialaren bidez. Aurkezpen ekitaldian, Aranzadiko kide Virginia Garciak azpimarratu du, eklipsea ikusteko, betaurreko homologatuak erabili behar direla eta leku egokiak aukeratu behar direla.
Aurreko urtean baino 6.700 haur gutxiago matrikulatu ziren 2024-25 ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzan
Eustaten inkestaren arabera, nabarmen ugaritu dira Lanbide Heziketako matrikulazioak, aurreko ikasturtean baino 2.842 lagun gehiago matrikulatu baitziren, % 6,1 gehiago, beraz, azken hamabost urteko hazkunderik handiena.
Elizaren sexu-abusuen biktimei kalte-ordainak emateko protokoloak ez ditu baremoak finkatu, eta kasuz kasu aztertuko dira
Espainiako Gobernuak, Eliza Katolikoak eta Espainiako Herriaren Defendatzaileak sinatuta, protokoloak apirilaren 15a ezartzen du biktimek eskaerak aurkezten hasteko data gisa.
Arartekoak adierazi du eraginkorra dela bere jardunean: kasuen % 93etan Administrazioak erantzun egin zuen
Mikel Mancisidorrek joan den ekitaldiko jarduera-txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; 16.637 jarduketa erregistratu zituen.
Zauritu bat, Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zale elkarren kontra borrokatu dira, eta horietako bat zauritu da. Larrialdi zerbitzuei abisua eman diete, eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Gizaseme bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazenek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta Espainiako joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.