Aske utzi dituzte, behin-behinean, ostiralean Iruñean atxilotutako 11 lagunetatik 6
Iruñean ostiral goizaldean botilioietan egoteagatik eta Udaltzaingoaren aurkako liskarretan parte hartzeagatik atxilotutako 11 gazteetako sei behin-behineko askatasunean geratu dira, fidantzarik gabe, larunbat honetan. Istilu horietan harriak eta botilak bota zizkieten agenteei eta zortzi lagun arin zauritu zituzten.
Fiskaltzak 3 urte eta 10 hilabete eta 4 urte eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du gazte horientzat. "Tresna arriskutsuekin eta mozorroa jantzita" eraso egitea leporatzen die, "aurpegia kamisetekin estali zutelako, identifikatuak ez izateko".
Horrez gain, horietako batzuei erresistentzia-delitu bat ere egotzi die, eta horregatik eskari handienak.
Iruñeko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiaren autoan debekatu egin diete gazte horiei Alde Zaharrera sartzea epaiketa azkarra egin arte.
Epaileak azaldu duenez, neurri horrek "ez du eragotziko beste leku batzuetan egiten diren botilioietan parte hartzea", baina "legezkotasun-printzipioak galarazi egiten du horrelako ekitaldietan parte hartzea debekatzea".
Bestalde, aske geratu dira gaur gauean Donostian eta Andoainen atxilotutakoak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak