Garraioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfek Bilbao eta Santander arteko eguneroko zerbitzua berreskuratu du

Horrela, pandemia aurretik zeuden zerbitzu guztiak martxan jarriko ditu berriro ere. Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, 19:30tan izango da Bilbao-Santander norabideko trena, eta 19:00etan Santander-Bilbao norabidekoa.
Renfeko geltokia. Argazkia: Renfe.
Renfeko geltokia. Argazkia: Renfe.

Renfe Bilbao-Santander joan-etorriko zerbitzua berreskuratuko du. Horrela, konpainiak covid-19aren pandemia baino lehen abian zeuden zerbitzu guztiak martxan jarriko ditu berriro ere. Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, 19:30tan izango da Bilbao-Santander norabideko trena, eta 19:00etan Santander-Bilbao norabidekoa.

Horrekin batera, Renfek adierazi du konpainiako trenak koronabirusaren aurkako AENOR protokoloa izango dutela, baita SGS "Disinfection Monitored" garbiketa eta desinfekzio protokoloa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X