Paziente onkologikoak eta immunodepresiboak hirugarren dosia jasotzen hasiko dira ostegunetik aurrera
Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak aho batez onartu du ostegunetik aurrera koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosi bat ematea paziente onkologikoei eta immunodeprimituei, baita organo solido baten eta hezur-muinaren transplantea jaso dutenei ere.
Carolina Darias Osasun ministroak prentsaurrekoa eman du, Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak bilera amaitu ondoren. Dariasen ahotan, "dosi gehigarri batez hitz egiten ari gara, txertaketa normalaren immunitate maila berdina lortzeko prozesua osatzeaz, alegia".
Hirugarren txertoa ostegun honetan bertan hasiko dira ematen. "Prozedura erkidegoek zehaztuko dute", eta 100.000 pertsona ingururi emango zaiela uste du Osasun Ministerioak.
Ministroak azpimarratu duenez, beste kolektibo batzuetan neurri bera aplikatzea aztertzen jarraituko dute. "Aldizkako azterketa etengabea egingo dugu, eta beste kolektibo batzuek dosi gehigarria jasotzerik duten erabakiko dugu", gaineratu du.
Bileran izan diren iturriek zehaztu dutenez, beste kolektibo batzuei hirugarren dosia emateko aukera aztertzen jarraituko dute. Zentzu horretan, Gaztela-Mantxako Gobernuak egoitzetako adinekoei hirugarren dosia ematea proposatu du. Andaluziak, Valentziak, Aragoik eta Errioxak babestu egin dute ekimena.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste elur-jausi hilgarri bat izan da Pirinioetan
Cerler estazioan, Huescan, 25 urteko eskiatzaile bat hil da elur-jausi batek harrapatuta, Cebolles mendian, pistatik kanpo. Negu beltza izaten ari da Pirinioetan, eta dagoeneko zortzi pertsona hil dira denboraldi honetan elur-jausiengatik.
Adamuzeko 45 hildakoen aldeko hileta elizkizuna, Huelvan
5.000 lagun inguru elkartu dira ospakizuna egin den kirol-pabilioian. Gotzainen Batzarreko presidenteak eta Huelvako gotzainak gidatu dute elizkizuna.
Aurrekarien ziurtagiria eskatzeko ilara luzeak sortu dira egunotan Estatuko kontsulatuetan
Aste honetan iragarritako migratzaileen erregulazioaren harira, egunotan ilara luzeak sortu dira Estatuko hamaika kontsulaturen aurrean. Kasu deigarriena Bartzelonan izaten ari dira. Pakistango dozenaka pertsona kontsulatuaren aurrean pilatu dira, aurrekarien ziurtagiria eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak iraungitako beste bi txerto atzeman ditu, 78 kalteturekin
Zehazki, tetrabalenteari (49 pazienteri eragin diezaiekeena) eta txerto hirukoitz birikoari (29 kasu potentzialekin) dagozkie intzidentzia berri horiek. Azkenik, 30 pertsona baino gutxiago txertatu beharko dira berriro hexabalentearen harira.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak bidezko jo du lanbide-zentro bateko arduraduna kaleratzea sexu-jazarpenagatik
Auzitegiak uste du pertsona hori kaleratzera eraman zuten gertaerek "gaitzespen etiko eta moral handiena" merezi dutela, eta kaleratzea "neurri egokia" izan zela.
Fiskaltzak iraungitako txertoen kasua ikertuko du, osasun publikoaren aurkako deliturik izan den argitzeko
Pazientearen Defendatzailearen Elkarteak eskatu du ikerketa zabaltzea. Erregistratu duen idatzian dio iraungitze data "ez egiaztatzea" nahikoa arrazoi badela lan hori dagokionari "ardurak" eskatzeko.
Bilboko Udalak ez du atxilotuen jatorria argitaratuko "ekarpenik ez duelako egiten" eta "delituzko jarduera ez duelako justifikatzen"
Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPren proposamen bat eztabaidatu du ostegun honetan, atxilotuen nazionalitatea publiko egitearen alde egiten zuena, eta Elkarrekin Bilbaoren beste bat, hori saihestea eskatzen zuena. Testu horien ordez, gobernu taldeak (EAJ-PSE) porposatutako aldaketa-zuzenketa bat onartu da -EH Bilduk babestu du, PPk aurka bozkatu du eta Elkarrekin abstenitu egin da-, zeinak gobernu taldeari eskatzen dion segurtasun-politika eta bizikidetza indartzeko, segurtasun itunaren esparruan.
Adingabeen aurkako sexu-indarkeria digitaleko kasuen epaiketak gehiegi luzatzen direla salatu du Save the Childrenek
GKEak salatu duenez, prozesuen % 60 baino gehiago hiru urte edo gehiago luzatzen dira, eta Interneten haurren aurkako sexu-delituengatik jarritako salaketak % 13 hazi dira bi urtean.
Futbol emankizunak pirateaturik ematen dituzten tabernak salatzea 50 eurorekin sarituko du Ligak
Futbol emankizunen legez kanpoko emisioen aurka borrokatzeko estrategian, klub profesionalen patronalak salaketa-kanal "azkarra, intuitiboa eta konfidentziala" eskainiko du, kontsumitzaileek ostalaritza-establezimenduak salatu dezaten, 50 euroren truke.
"Datuetan oinarrituta, kronifikazio patroi bat identifikatzen bada" erabakitzen da ikastetxe bat fusionatzea edo ixtea, Pedrosaren hitzetan
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan egindako elkarrizketan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, matrikulazio datuak urtetik urtera murrizten doazen ikastetxeak itxiko dira, besteak beste, eta "aldaketa estruktural hori" ikastetxe horien zuzendaritzarekin adosten dira beti.