Istiluak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute Galdakaoko 'ez jaietan'

Gainera, Ertzaintzak bi talderen arteko borroka bat desegin behar izan du Portugaleteko botiloi batean.
Galdakao
Galdakao. Irudia: EFE

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak baieztatu duenez, bart atxilotu bat izan da Galdakaon izandako istiluetan. Portugaleten, berriz, bi talde borrokan hasi dira botiloi batean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Erkorekak esan du ez dela "istilu larririk" izan bart gauean. Hala ere, onartu du hainbat udalerritan liskarrak egon direla. Galdakaon, Portugaleten, Bilbon, Amurrion, Tolosan eta Plentzian, besteak beste.

Zehaztu duenez, Galdakaon pertsona bat atxilotu dute, eta Portugaleten, berriz, botiloi bat desegin. Azken herri horretan, bi talderen arteko borroka bat ere izan dela eman du jakitera sailburuak. Antza, elkarri botilak jaurti dizkiote.

Bestalde, aurreko urteekin alderatuta uda honetako botiloiak ez direla "oso bestelakoak" izan adierazi du Erkorekak, komunikabideek gertuagotik jarraitu badituzte ere. Azaldu duenez, pandemiak eragindako murrizketen ondorioz, "gizarteak arreta berezia jarri du gauean zehar gertatzen den horretan".

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X