Txertaketa maila altuaren eskutik etorri da covid-19aren intzidentzia tasaren jaitsiera Euskal Herrian
Txertaketa mailak gora egin ahala, covid-19aren intzidentzia metatua nabarmen jaisten da ari azken asteotan Euskal Herri osoan. 100.000 biztanleko 99 kasukoa da intzidentzia Euskal Autonomia Erkidegoan, 70etik beherakoa Nafarroan (64koa 15 urtetik beherakoen artean eta 40koa gainontzeko herritarrengan) eta 47,8koa Ipar Euskal Herrian. Munduko Osasun agintarien arabera, 50 kasutik behera jaitsitakoan, epidemia "kontrolpean" dagoela, edo beste modu batean esanda, "normaltasun berria" lortu dela, esan daiteke.
EAEn, joerari eutsiz gero, 10 bat egunen buruan espero da 50etik behera jaistea, Nafarroan lehenago, eta Ipar Euskal Herria kopuru horren azpitik badago ere, administratiboki Pirineo Atlantikoetako eskualdearen dagoenez eta departamentu horren batezbestekoa 57,5 kasukoa denez, ofizialki, Frantziar Gobernuak ez du gune berde gisa hartzen oraindik.
Osasun Larrialdi egoera azaroaren 15era arte luzatu dute Pirineo Atlantikoetako agintariek, baina Hegoaldean, badirudi azkarrago altxatu nahi direla orain arte covid-19ari aurre egiteko hartutako neurriak. Nafarroaren kasuan, urriaren 1ean agortuko da egun indarrean dagoen murrizketen dekretua eta egun horretatik aurrera, ezustekorik ezean, neurriak malgutzea aurreikusten du Gobernuak. Euskal Autonomia Erkidegoa ere Osasun Larrialdi egoeran dago une honetan, legez, baina intzidentziaren beherakadak aurrera jarraitzen badu, litekeena da urri hasiera edo erdi aldera bertan behera geratzea. Osasun Larrialdi egoera desaktibatuko balitz, automatikoki gauza bera gertatuko litzateke LABIarekin eta Jaurlaritzaren Pandemia Legearekin ere, besteak beste.
Ospitaleetako egoera Euskal Herrian
Koronabirusaren zirkulazio biralaren jaitsierak ospitaleetako presioaren arintzea ekarri du. Batetik, gutxitzen ari dira covidagatik izaten diren ospitaleratzeak, eta ondorioz, baita zaintza intentsiboetako unitateetan amaitzen duten pertsonen kopurua ere. Hauxe zen egoera ostiral honetan, irailak 23:
EAEn:
Plantan ospitaleratuak: 104
ZIUn: 46
Nafarroan:
Plantan ospitaleratuak: 42
ZIUn: 13
Iparraldean (Pirinio Atlantikoetako datuak, oro har):
Plantan ospitaleratuak: 65
ZIUn: 8
Txertaketaren zabalkundea, gakoa
Txertaketa maila eta maskararen erabilera dira aditu guztien arabera, birusaren zirkulazio-maila gutxitzearen arrazoi nagusiak; eta bi neurri horiei eutsita etorriko da neurrien malgutzea ere.
Une honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako 12 urtetik gorako herritarren %87,2 erabat immunizatuta dago koronabirusaren aurrean (Espainiako batezbestekoa % 86,3koa da) eta Ipar Euskal Herriko 18 urtetik gorakoen % 93,8 ere bai (Frantziako batezbestekoa %85,2koa da).
Kopuru horrek goraka egiten jarraituko du, gainera. Batetik, gehiago direlako lehen dosia jaso dutenak eta bigarrenaren zain direnak: %90,1 EAEn eta %89,6 Nafarroan, eta, bestetik, txertaketa kanpainak ere aurrera jarraitzen duelako. 20-29 urte artekoak motibatzea da helburu nagusia, hori baita txertaketa maila baxuena duen kolektiboa: %76 inguru.
Txertaketaren onurak nabarmentzeko, ondorengo datua eman berri du Pirinio Atlantikoetako Departamentuak: Ipar Euskal Herriko intzidentzia metatua 47,8koa den bitartean, oraindik ere txertatzeko planik ez duen 0-14 urtekoen kolektiboan 133koa da zifra hori.
Nafarroko Gobernuak ere txertaketaren intzidentziari buruzko ondorengo datuak kaleratu ditu aste honetan: txertoaren eragin zuzenagatik 12.500 covid-19 infekzio sintomatiko, 2.800 ospitaleratze, 310 ZIU ospitaleratze eta 1200 heriotza saihestu direla Nafarroan, kalkulatzen dute. Txertoaren dosi bat izateak %55 gutxitzen omen du kutsatzeko aukera eta %69 bi dosiak izateak. Kutsatzen direnen artean, berriz, dosi bakarra dutenen %62k ez du sintomarik eta bi dosi dituztenen %73k ere ez. Dosi bakarra dutenen %80k ez du ospitalean amaitzen eta pauta osoa dutenen %92k ere ez. Azkenik, ZIUn amaitzea zein hiltzea %90etik gora gutxitzen du txertaketak.
Delta aldera eta sor daitezkeen berriak
Une honetan Delta aldaera da nagusi Euskal Herrian; aldaera honetakoak dira Hegoaldeko kasuen %99 eta Iparraldekoen %97. Jatorrizko koronabirusarekin alderatuta, askoz ere kutsakorragoa den arren, intzidentzia kopurua jaisten joateak "zabaltze gaitasuna agortzen" ari zaiola esan nahi du osasun adituen arabera.
Infekzio arrisku altuko mailatik jaistean, azken 17-18 hilabeteetan izan den egoera epidemiologiko kontrolatuenaren aurrean jarri du euskal gizartea. Txertoak epidemia mendean hartu duela dirudi baina kontuan izan behar da pandemia globala dela hau, eta mundu guztian txertaketa maila egokia izan arte, aldaerak sor daitezkeela eta mundua berriz ere hankaz gora jarri, epidemiologo, birologo eta osasun langileek ohartarazten dutenez. Afrikan, esate baterako, 100 herritarretik hiruk besterik ez dute txertoa jaso orain arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.