Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

33 covid-19 kasu berri Nafarroan, 30eko langa gaindituz, bigarrenez, aste honetan

Bezperan baino bost gehiago dira. Herrika, Iruñean 9 kasu atzeman dituzte, Marcillan 4 eta Tuteran 3.
Iruñeko tabernari bat aforo kartela kentzen, covid murrizketak amaituta. Argazkia: EFE
Iruñeko tabernari bat aforo kartela kentzen, covid murrizketak amaituta. Argazkia: EFE

Nafarroako Osasun Sailak 33 positibo atzeman zituen atzo, urriak 2, Foru Gobernuak jakitera emandako datuen arabera. Bezperan baina bost kasu gehigo dira. Azken 15 egunetan eguneroko positibo berri kopurua baxua izaten ari den arren (30etik behera), bigarren aldia da azken astean 30eko langa gainditzen dela, ostegunean 32 izan baitziren. Duela astebete, egun berean, 17 kasu gutxiago izan ziren (16) eta duela bi aste 5 gutxiago (28). 

Astean honetan % 25 egin dute gora kasu berriek, eta positibitateak ere gora egin du apur bat. 862 proba egin ziren atzo eta horietatik %3,8k positibo eman zuten, bezperan %1,7 izan zirenean.

Herrika, 9 positibo atzeman zituzten atzo Iruñean, 4 Marcillan, 3 Tuteran, 2 Noainen eta bana Aibarren, Artikan, Berriozarren, Irurtzunen, Azagran, Burguin, Cascanten, Zizur Nagusian, Corellan, Etxaurin, Fiteron, San Martin Unxen eta Tabarren.

Ospitaleetako datuei dagokionez, hobera egin dute astean zehar. Atzo 31 lagun zeuden covid-19agatik erietxeratuta Nafarroako ospitaleetan, horietatik 7 ZIUn (bezperan baino bat gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X