Elhuyarren zientzia dibulgazioa, euskaratik mundu zabalera
Elhuyarren garatutako teknologiei esker euskarazko bi hedabide zientzia.eus eta aldizkaria.elhuyar.eus beste hizkuntza batzuetan irakur daitezke dagoeneko. Hedabide horietako erabiltzaileek euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, katalanez eta galegoz ere irakurri ahal izango dituzte edukiak, hori guztia Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoari esker.
Aipatutako bi webgune horiek, zientzia.eus eta aldizkaria.elhuyar.eus, zientzia-dibulgazioan puntako edukiak sortzen dituzten bi hedabide euskaldun dira. Webgune horietan, Elia Elhuyarren itzultzaile automatikoa txertatu da, besteak beste.
Hala, zientzia.eus webguneko hasiera-orrian bertan ikus daiteke edukia beste hizkuntzatan irakurtzeko aukera. Artikulu bakoitzean klik eginda ere, artikulua beste hizkuntzatara itzultzeko aukera ageri da, eskuineko aldean. Azaldu dutenez, "artikulua automatikoki itzulitakoa bada, erabiltzaileak ohar baten bidez jakingo du, eta beti izango du aukera jatorrizko euskarazko bertsiora joateko".
Elhuyar aldizkarian, bestelakoa da bidea; artikuluaren barruan sartu beharra dago edukia beste hizkuntzetan irakurri ahal izateko. Horretarako, goiko menuan agertzen den itzulpen automatikoa aukeratu behar da.
Elhuyar Fundaziotik adierazi dutenez, "funtzionalitate hori estrategikoa da euskara eta euskarazko edukiak bultzatzeko, beste hizkuntzetako hiztunei gure edukiak irakurtzeko aukera ematen baitie". Azaldu dutenez, hedabide hauetan Elia txertatu zenetik bisita gehiago jasotzen dira atzerritik. "Zientzia.eus-en, esaterako, erabiltzaile-kopurua % 126 hazi da iazko lehen seihilekoarekin alderatuz; Espainiako erabiltzaileen kopurua bikoiztu egin da, Frantziakoena laukoiztu, Estatu Batuetakoa bikoiztu… Elhuyar aldizkarian, berriz, % 70 igo da erabiltzaileen kopurua, eta webgune hori gehien erabiltzen duten herrialdeak Espainia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak eta Pakistan dira, hurrenez hurren".
Teknologia ugari txertatuta
Hala ere, Elia ez da, webgune horietan integratuta dagoen Elhuyarreko teknologia bakarra. Gogorarazi dute webguneotako irakurleek aspalditik dutela aukera edukia irakurri beharrean, entzuteko; "testua ahots bihurtzeko ahots-sintesiko sistemak erabiltzen dira horretarako". Hala, erabiltzaileak zenbait aukera ditu: eduki osoa modu jarraituan entzun, zati batzuk bakarrik entzun, bolumena egokitu, ahotsaren generoa aldatu edota audioaren abiadura egokitu. Ahots-sintesiko sistemak beti markatuko du irakurtzen ari den esaldia, itzal urdinez.
Gaineratu dutenez, testu areagotuak eta analitiken atala gehitu dira zientzia.eus webgunean. Hala, testu areagotuen bidez, erabiltzaileak aukera izango du "artikuluetako kontzeptu, ikertzaile eta erakundeen berri jasotzeko Wikidatako informazio gehigarriarekin"-
Analitiketan, berriz, edukiei buruzko informazioa eskainiko da hainbat grafikotan. "Zazpi izango dira grafikoak, hain zuzen ere, eta zenbakitan emango dute albisteetan gehien agertzen diren ikertzaile emakumezkoen eta gizonezkoen zerrenda, haien lanbideak, agertzen diren ikertzaile emakumezkoen artean zenbat diren Euskal Herrikoak eta zenbat kanpokoak, eta abar", zehaztu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.