Bularreko minbizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bularreko Minbizia duten Emakumeen Arabako Elkartea: "Pandemiagatik pertsona gehiago joan dira psikologora"

Osasungintzan ezarri den koronabirusaren protokoloa tarteko, tumore gutxiago atzeman dira. Bestalde, iazko etenaren ondotik, bueltan dator ASAMMA elkarteak Gasteizen antolatzen duen lasterketa solidarioa.
Lazo arrosa, bularreko minbiziaren ikurra
Lazo arrosa, bularreko minbiziaren ikurra. CC0 lizentzia duen argazkia

Koronabirusari aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako murrizketa ia gehienak bertan behera gelditu diren honetan, marea arrosa itzuliko da gaur Gasteizko kaleetara. Iazkoa urte zaila izan zela onartu dute ASAMMA elkartetik (Bularreko edo beste Minbizia Ginekologikoren bat duten Emakumeen Arabako Elkartea) eta horren adierazgarri, iaz pertsona gehiagok jo zutela psikologoarengana. Iturri horren arabera, tumore gutxiago diagnostikatu ziren pertsona gutxiago artatu zituztelako koronabirusagatik.

Urriaren 19an ospatuko den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, ASAMMA elkarteak egitarau zabala antolatu du. Gaur, igandea, lasterketa solidarioaren bigarren ekitaldia egingo dute, pandemiak iaz etena eragin ondoren. Elkartearentzat hitzordu garrantzitsua da, ikusgarritasun eta elkartasun terminoetan. Proba 09:30ean hasiko da Cervantes Pasealekuan, Estadio Fundazioaren parean, eta parte-hartzaileek bost kilometro egin beharko dituzte berriro ere abiapuntura itzultzeko.

Antolatzaileek parte hartzera animatu ditu marea arrosarekin bat egin nahi duten pertsona guztiak, izan oinez, korrika edo dena dela. Gehienez 3.000 pertsonak parte ahalko dute eta aurrez izena eman beharko da. Izen emateko 8 euro ordaindu behar ziren eta bildutako dirua gaixotasunaren ikerketara bideratuko da.

Lasterketa solidarioaren amaieran, 10:30ean, ordubeteko zumba saioa izango da.

"Zure alboan gaude"

Igandea igarota, asteartean, "Zure alboan gaude" ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko dute, bularreko minbizia izan duten emakumeei eta senideei ahotsa ematen dion ekimena. 18:00etan da hitzordua Vital Fundazioaren A aretoan eta aurrez tokia hartu behar da.

Bularreko minbizia Araban

Araban, urtero, 27.000 bularreko minbizi kasu diagnostikatzen dira, eta gaixotasunak kaltetutako pertsonak, ostera, 100.000 dira (% 1 gizonak). Bestalde, biziraupen tasa % 85ekoa da.

ASAMMA elkartea 1990. urtean sortu zen, bularreko minbiziak eragindako arabar guztiei laguntzeko helburuarekin. Gaur egun 140 bazkide ditu. Gainera, psikologo zerbitzua eskaintzen du eta hitzaldiak eta zumba, taichi, dantza edo pintura bezalako jarduerak ere antolatzen ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X