GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxeratu egin dute Bilbon pisukide bati labanaz eraso egiteagatik atxilotutako gizonezkoa

Atzo iluntzean izan zen erasoa, San Inazio auzoko etxebizitza batean. Zauritutako gizonezkoak larri jarraitzen du ospitalean.
Erasoa izan den etxebitza-eraikina, Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Erasoa izan den etxebitza-eraikina, Bilbon. Argazkia: EITB Media.

Deklarazioa hartu ondoren, epaileak espetxera bidali du Bilbon pisukide bati labanaz eraso egiteagatik atzo atxilotutako 45 urteko gizonezkoa.  Bilboko San Inazio auzoko etxebizitza batean izan zen erasoa.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, eztabaida gogor bat izan zuten bi pisukidek, eta ondoren, batek besteari zauri larriak egin zizkion labana batekin.

Larrialdi zerbitzuetako langileak eta Ertzaintza bertaratu zirenean, biktima lurrean zegoen, konorterik gabe, eta ospitalera eraman zuten.

Erasotzailea bilatzeko eta atxilotzeko operazioa jarri zuten martxan berehala, eta 22:15 inguruan aurkitu zuten Rodriguez Arias kalean. Homizidio saiakera egotzita atxilotu zuten, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X