Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basurtuko Ospitaleko agerraldia "kontrolatuta" du Osakidetzak

Orotara, 30 pertsonak eman dute positibo: 21 paziente, 3 osasun langile eta 6 bisitari. 334 proba egin dituzte guztira.
Basurtu Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtu Ospitalea. Argazkia: EFE

Basurtuko Ospitalean (Bilbo) atzemandako koronabirus agerraldia "kontrolatuta" dagoela iragarri du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Orotara, 30 pertsonak eman dute positibo: 21 paziente, 3 osasun langile eta 6 bisitari. 334 proba egin dituzte guztira.

Sagarduik txalotu du Osakidetzak "azkar" erantzun ziola agerraldiari.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X