EH Bilduk Jaurlaritzaren "anbizio klimatiko" urria eta politika energetiko "okerra" kritikatu ditu
Mikel Otero EH Bilduren legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak azken urteotan "anbizio klimatiko" urria izan duela, "eskatutakoaren oso azpitik" dagoela, eta energia politika "okerrak" egin dituela.
Gasteizen emandako prentsaurreko batean, Oterok Glasgowko COP26 klimari buruzko goi-bilera izan du hizpide, "funtsezko" hitzordua delako, izan ere, "larrialdi klimatikoaren aurrean konpromiso gehiago eta handiagoak ez hartzetik, orain arte erakutsitako anbizio eskasari eustetik, klima-aldaketa traumatiko eta mingarri batera goaz".
"Glasgown erabakiko da Parisko akordioak bizirik jarraitzen duen ala ez, mundu osoa konprometitzen baitzuen 1,5ºC-ko beroketa ez gainditzeko beharrezko ahaleginak egitera", defendatu du, koalizioaren ordezkaritza bat bertan izango dela gehitu aurretik.
"Maila globalean aurrerapenak nahikoa ez" direla ohartarazi ostean, EAEren egoera aipatu du. Izan ere, bere esanetan, "munduko batez bestekoa baino %40 gas gehiago isurtzen dugu", eta "Europar Batasunak, 1990eko erreferentzia-urtearekin alderatuta, berotegi efektuko gasak %24 murriztu ditu; EAEk, adibidez, %11 murriztu ditu, eta Hego Euskal Herriak, berriz, % 4,5. Europako zenbakietatik oso urrun. Oso urrun emisioen murrizketan, oso urrun energia berriztagarriaren garapenean eta autosufizientzia energetikoan, ekintza klimatikoaren funtsezko gaietan".
EH Bildurentzaat "Eusko Jaurlaritza honen (eta aurrekoen) anbizio klimatikoa azken urteotan eskatutakoaren oso azpitik egon da".
"Une historiko honetara ahultasun-egoera nabarmenean iritsi gara, batez ere ibilbide luzeko energia-politika okerren ondorioz: energia berriztagarrien garapen eskasa, erregai fosilekiko mendekotasun izugarria, eta hamarkadetan zehar gas fosilaren aldeko apustu irmoa", deitoratu du.
Gainera, salatu du "Parisko helburuak betetzeko estrategia eguneratu eta errealistarik gabe" iritsiko direla Glasgowra, "deskarbonizaziorako ibilbide orri zehatzik gabe".
Horregatik, Oterok uste du Jaurlaritzak "nahiago" izan duela gustatzen zaiona egin, hau da, "errefrito bat egin politika berberekin, baliabide eta helburu berberekin, TECCko 1. plana deitu duten horretan paketatuz. Eta beste kolpe mediatiko bat izateko, BASQUE NET ZERO aurkeztu digute, gure herrialdeko berotegi efektuko ga igorle handienekin egindako aliantza publiko-pribatu bat, berriro ere agerian utziz estetika eta marketina direla nagusi gobernu honen zereginean".
Era berean, EH Bilduren ordezkariak uste du horrek agerian uzten duela Jaurlaritzak "menpekotasun handiegia duela energiaren sektorean interes korporatibo nabarmenak dituzten multinazionalekin".
Azkenik, "aurrean dugun klima-erronka oligopolioaren interes pribatuak interes publikoaren mende jarriz bakarrik" egin daitekeela ondorioztatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.