Euskadi "etxeko lanak eginda" joan da Glasgowra, Ihobeko zuzendariaren arabera
Alexander Botok, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate publikoaren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin gaur goizean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Euskadi "etxeko lanak eginda" joan da Glasgowko (COP26) goi-bilerara.
Gainera, klimaren jardueraren % 80 autonomia erkidegoek eta udalerriek kudeatzen dutela gogorarazi du, eta autonomia erkidegoen artean Euskadi lehen postuetan dagoela azaldu du, ekonomia deskarbonizatzeko "asmo handiko" helburuak baititu.
Botoren arabera, goi-bilera hau duela sei urte egin zena baino "are garrantzitsuagoa" da, berotze globala gelditzeko azken aukera izan daitekeelako. Hala, datozen hamar urteak "giltzarri" izango direla uste du; izan ere, "politika klimatikoa agenda politikoaren erdigunean sartzea" ekarriko luketen gaiak jorratuko dituzte.
Gauzak horrela, Ihoberen zuzendariak azpimarratu du Euskadi lanak eginda joan dela Glasgowera. Nazio Batuek Euskal Autonomia Erkidegoaren "anbizioa" eta kudeaketa aitortu dituzte, "Europan eta nazioartean aitzindarienetakoa" baita. "Anbizio klimatikoaren aldeko Aliantzarako aukeratu diren 22en artean gaude", gaineratu du.
Adierazi duenez, "tropelaren buruan" dago Euskadi autonomia erkidegoei dagokionez, ezarritako helburuak "anbizio handikoak" direlako. Besteak beste, 2030ean isurketak % 45 murriztea eta 2050erako euskal ekonomia deskarbonizatzea ditu xede.
Horretarako, Jaurlaritzak "urrats asko" egin dituela iritzi dio, 2019ko larrialdi klimatikoaren adierazpena edo trantsizio energetikorako eta klima-aldaketarako plana kasu.
Ihoberen zuzendariaren arabera, "ahalegin handia" egiten ari dira energia sustatzeko: berriztagarriak, energia kooperatibak eta parke eolikoak, eguzki-instalazio fotovoltaikoak, eraikinen birgaitze energetikoa edo hidrogeno berdea, besteak beste.
Ildo horretan, eta energia berotegi-gasaren isurketen % 90 eragiten ari dela kontuan hartuta, Botok uste du energia berriztagarriak bultzatu eta biodibertsitatea babestu behar dela.
Zure interesekoa izan daiteke
La Mierlako sutea itzaltze ahalmenetik kanpo dago eta dagoeneko 26.000 hektarea erre dira
Tenperatura altuek ez dute laguntzen Espainiako Estatuan piztutako suteak menderatzen; Guadalajarakoak oso bizirik jarraitzen du, 120 kilometroko zabalera hartu du eta giro lehorrak bultzatuta okerrera egin lezake.
Open Armseko Astral ontzia zazpi tonako laguntza humanitarioarekin iritsi da Habanara
Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen Astral belaontzia igandean iritsi zen Habanako portura, Kubako hiriburuko haurren ospitale baterako zazpi tona laguntza humanitariorekin kargatuta. Entregatutako kargamentuaren artean, premiazko medikuntza materiala eta osasun-zentroaren energia-hornidura bermatzeko diseinatutako ekipo fotovoltaikoak daude.
Emakume bat labankadaz hil dute Antequerako (Malaga) etxebizitza batean
Gorpua aurkitu baino ordu batzuk lehenago haren bikotekideak bere buruaz beste egin du eta Polizia Nazionala bi gertaerak lotuta ote dauden ikertzen ari da.
Lau atxilotu eta zazpi ikertu Munduko Futbol Txapelketako finalaren ostean izandako istiluengatik
Istiluak izan dira Gasteizen, Donostian, Bilbon, Berrizen eta Berriozarren. EAJk eta EH Bilduk deitoratu egin dituzte, eta PPk eta Voxek "terrorismotzat" jo dituzte.
Sei hilabeteko kartzela zigorra eta isuna ezarri diote kargua lortzeko titulu bat faltsutu zuen Osakidetzako Segurtasun buru ohiari
Kondenatua ez da kartzelan sartuko, epaiak hala ezarrita, betiere bi urtez berriro deliturik egiten ez badu.
Hasi dira Pasaiako zubibide zaharra eta Topoaren geltoki zaharra eraisteko lanak
Lurpeko tren-saihesbide berria inauguratu eta bi egunera ekin dio Euskal Trenbide Sareak egitura eraisteari. Obrak Pasai Antxoko hirigunea biziberrituko du eta 2.800 metro koadro libratuko ditu.
Karabela portugesek 30 lagun ziztatu dituzte asteburuan, eta bost erietxera eraman dituzte
Gero eta ale gehiago ari dira iristen Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldera. Ondorioz, asteburuan hainbat hondartzatan protokoloa aktibatu dute sorospen-zerbitzuek, eta bost pertsona osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.
Beroa baratzeak hondatzen eta nekazarien lana zapuzten dabil
Tenperatura altuek ondorio larriak ekarri dizkiete nekazariei. Letxuga-uzta osoak galdu dituzte batzuek, eta barazki asko ez dira merkaturatzeko behar adina hazi. Beroaren eraginez, piperrek eta piperminek ere zaporea aldatu dute, eta minagoak dira aurten.
Petilla Aragoiko bizilagunak etxera itzuli dira dagoeneko, Cinco Villasko sutea egonkortu egin baita
Asteazken honetan Oresen (Zaragoza) piztutako sutea egonkortu egin dute eta itzaltzeko lanean ari dira, SOS Nafarroa zerbitzuko iturriek jakinarazi dutenez.
Gizon bat atxilotu dute A-68 errepidean, bikotekideari eraso egitea eta bide segurtasunaren aurkako delituak egotzita
Hainbat lekukok gizon bat emakume bati eraso egiten ikusi zuten Ribaforadako zerbitzugune batean, eta herritarren laguntzari esker gelditu eta atxilotu egin zuten. Halaber, drogen eraginpean eta gidabaimeneko punturik gabe gidatzen ari zen.