8. eztabaida txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unibertsitateen arteko eztabaida-txapelketa egin dute euskaraz 18 ikaslek, Nafarroako Parlamentuan

Iragarkia
18:00 - 20:00
Unibertsitateen arteko eztabaida-txapelketa egin dute euskaraz 18 ikaslek, Nafarroako Parlamentuan
Politikarien ordez, unibertsitateko ikasleak izan dira Nafarroako Parlamentuan. Lehian aritu dira 8. Eztabaida Txapelketan, euskaraz. Deustu gailendu da azkenean baina, irabazleak irabazle, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak gazteak bertaratzearen garrantzia azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X