koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian eta Gasteizen Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak egingo dituzte, eta Bilbon, aldiz, ez

Bilboko Udalak bertan behera uztea erabaki du eta, iaz bezala, antzerki musikaleko ekitaldiekin ordezkatzea. Gasteizko eta Donostiako Udalek ohiko ekitaldiak mantentzea erabaki dute, covid-19aren aurkako segurtasun neurrietara egokituz.
18:00 - 20:00
Bilbok bertan behera utzi ditu kabalgatak, baina Donostiak eta Gasteizek ohiko ekitaldiak mantenduko dituzte

Bilboko Udalak Olentzeroren kalejira eta Errege Magoen kabalgata bertan behera uztea erabaki du eta, iaz bezala, antzerki musikaleko ekitaldiekin ordezkatzea. Hala, erabakiak pandemia egoeraren aurrean "bilbotar familien segurtasuna bermatzea" du helburu.

Ostiral arratsalde honetan iragarri du Udalak erabakia, LABIren batzorde tekniko-zientifikoak Olentzeroren desfilea, Erregeen Kabalgata edo "pandemiaren aurretik ohikoak ziren eta antzeko ezaugarriak dituen beste edozein ekitaldi" saihesteko gomendioa eman ostean.

Bizkaiko hiriburuak ebatzi duenez, iaz gertatu bezala, aurten ere antzerki musikalarekin ordezkatuko ditu ohiko hitzordu jendetsuak. Olentzeroren ikuskizun bat eskainiko dute hilabete honetako 24an Arriaga Antzokian, eta Errege Magoena urtarrilaren 5ean, Bilbao Arenan. Bi ikuskizunotarako sarrerak abenduaren 21ean eta 30ean izango dira salgai, hurrenez hurren.

Juan Mari Aburto alkateak nabarmendu duenez, Bilbo "magiaz beteko da" Olentzeroren eta Errege Magoen bisitarekin, baina pandemia iraunkorraren aurrean "guardia jaitsi gabe". Izan ere, "banakotasunetik nork bere burua babestea, kolektibotasuna babestea ere bada".

Birusari "ilusioz eta esperantzaz ere" aurre egiten zaiola adierazi ostean, Aburtok azpimarratu du garrantzitsua dela "garai honetan arduraz jokatzen jarraitzea, eta ezinbestekoa da arauak errespetatzen jarraitzea eta neurriak betetzea, inoiz baino beharrezkoago ditugulako prebentzioa eta norbanakoen zein komunitatearen babesa".

18:00 - 20:00

Gasteizen, pandemiari egokituko zaio tradizioa

Bilbon hartutako neurriak Gasteizko Udalak iragarritakoarekin talka egin du. Izan ere, Olentzeroren desfilea mantenduko da datorren abenduaren 24an, eta Errege Magoena, urtarrilaren 5ean. Edonola ere, ibilbideak luzatu egingo dira, jende-pilaketak ekiditeko.

Pandemiaren larriagotzea dela eta, Arabako hiriburuan Gabonetako kultur-egitaraua moldatuko dute, covidaren bilakaeraren aurrean herritargoaren segurtasuna bermatzeko.

Moldaketa horien artean, ibilbideen hedapenaz gain, aipatu dute ez dela gozokirik jaurtiko desfileetan, eta musukoaren erabileraren derrigortasuna gogoraraziko dela uneoro. Gainera, barnealdeetan egingo diren ekitaldietan ezinbestekoa izango da 12 urtetik gorako guztiek covid ziurtagiria aurkeztea, NANarekin batera.

Halaber, esparru itxietan egitekoak ziren harrerak bertan behera gelditu dira, baita Olentzero eta Mari Domingik zein Errege Magoek udaletxeko balkoitik egingo zituzten agurrak ere, jende-pilaketak saihesteko.

Iradier Arenak, bestalde, haurrentzako ikuskizunen egitaraua mantenduko du, baina esparruaren % 25era mugatuko du edukiera.

Donostiak Olentzeroren desfilea mantenduko du

Donostiako Udalak, bere aldetik, datorren abenduaren 24ko Olentzero eta Mari Domingiren desfilea mantentzea erabaki du, "segurtasun-protokolo zorrotza ezarrita".

Udalak iragarri duenez, Olentzero eta Mari Domingi Donostiako kaleetara iritsiko dira Gabonetan, baina "desfilea aire zabaleko jardueretarako ezarritako irizpideekin bat garatzera bideratutako neurri zehatzak" hartuko dituzte. Datorren astean jakinaraziko dituzte neurri horien nondik norakoak.

Desfilearen aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik oraindik bidali ez dituzten haurren eskutitzak jasoko dituzte, Udaletxeko terrazan, Alderi Ederren. Jarraian, ikazkin ospetsua eta haren kidea "hiriko auzo guztietan izango dira".

Udaletik ez dute Erregeen kabalgata aipatu baina, printzipioz, egitekoa da, pandemiaren bilakaeraren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X