Felix Zubia: "Azken olatu handia izan daiteke hau"
Covid-19aren pandemia gorenean den honetan, Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko zerbitzuburuak Euskadi Irratian baieztatu du ospitaleko laborategian aste honetan aztertuko 10 laginetatik 8 inguru omikron aldaerakoak izan direla, eta kutsatzeak hainbeste zabaltzen ari direnez, "azken olatu handia" izan daitekeela adierazi du.
Ez da covid-19aren "erabateko amaiera" izango Zubiaren ustez, birusak gure artean jarraituko duelako, baina itxura guztien arabera seigarren olatua "azken kolpe handia" izango da: "Zergatik? Ia gehienok pasatuko dugu hurrengo asteetan eta hor sortzen den inmunitate natural horrek eta hor sortzen diren defentsa horiek babesa emango digutelako, eta ondoren, aldaera berriekin kutsatuko gara, pasatuko dugu koronabirusa bigarrengoz, hirugarrengoz edo laugarrengoz ere, baina oso modu arinean pasatuko dugulako".
Omikron alderak eragindako sintomak gripearen antzekoak dira, eta ZIUetako medikuaren esanetan, sukarrak zenbait irauten duen zaintzea da garrantzitsuena: "Sukarra izatekotan, lau-bost egunez gehienez, izan beharko genuke. Sukarra bosgarren egunetik aurrera luzatzen bada, pneumonia bat garatzen ari gara. Badira pneumonia arinak ere, baina ez da bilakaera ona eta hortik aurrera kezkatzen hasi beharko genuke; eta horri arnasestua gehitzen bazaio, hor bai, berehalakoan laguntza eskatu beharko genuke, zeren pneumonia hori larritzen ari zaigu".
Datozen egunetan kutsatze kopuruak gora egingo duela uste du Zubiak, eta ondorioak hiru aste barru jakingo ditugu. Horren aurrean erabakiak hartzeko unea dela dio eta zientzialarien artean dauden bi jarrerak aipatu ditu: bat, omikron arinagoa denez probak egiteari utzi eta gaitza etxean pasatzea, arreta kasu larrietan jarrita; eta bestea, neurri zorrotzak hartzea omikronek hedatzeko duen gaitasun handiak osasun sistemaren kolapsoa eta heriotza asko ekar ditzakeelako. "Baten eta bestearen aldeko datuak daude baina batek ere ez du erabateko pisua, bestela garbi legoke zer egin. Orain aukeratu behar da eta zer aukeratu zaila da".
Eskolen inguruan ere erabakia hartu behar dela adierazi du Zubiak, indarrean dagoen protokoloari eutsita, astebetera gelak itxi beharko dituztela iragarri du. Beste aukera geletara itzuli gabe eskolak on line egitea dela gogorarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.