Positiboen konfinamendua 10etik 7 egunera jaitsiko da Iparraldean ere
Frantziako Gobernuak covid-19an positibo ematen duten pertsona txertatuen konfinamendua 10 egunetik 7ra jaistea erabaki du.
"Konfinamendua bost egunera murriztu ahal izango da, proba negatibo ateraz gero. Txertatuta ez dauden herritarren 10 egunez bakartu beharko dute, eta zazpi egunera atera ahal izango dira baldintza bera betez gero, diagnostiko proban negatibo ematea, alegia" iragarri du Olivier Veran Osasun ministroak 'Journal du Dimanche' egunkariak zabaldu duenez.
Veranek jakitera eman duenez, pandemia hasi zenetik munduan kutsatze gehien izan dituen 6. herrialdea da une honetan Frantzia.
Azken 24 orduetan 219.126 kasu berri baieztatu dituzte.
Urtarrilaren 3tik aurrera, osasun protokoloa aldatuko da eskoletan eta ikasle batek positibo ematen badu, bi proba egin beharko dituzte ikaskideek eskola itzultzeko orain arteko bakarraren ordez. Gainera, 6 urtetik gorako haurrek derrigorrez maskara jantzi beharko dute.
Astelehenean hainbat neurri iragarri zituen Frantziako Gobernuak pandemiari aurre egiteko. Horien artean, telelana egitea derrigorrezkoa izango da astean 3-4 egunetan, posible den kasu guztietan.
Espainiar Estatuan ere 10etik 7ra jaistea erabaki zuten konfinamendua, asintomatikoen kasuan. Neurria indarrean da ostegunetik EAEn eta Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik