Hego Euskal Herriko lagun bakoitzak 18 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian
Bihar egingo dute Erregetako loteriaren zozketa, eta 12:00etan hasiko da. 700 milioi euro banatuko dira guztira, iaz bezala. Lehenengo saria serieko bi milioi eurokoa izango da; bigarrena, serieko 750.000 eurokoa; eta hirugarrena, serieko 250.000 eurokoa. Gainera, 3.500 euroko 20 sari eta 1.000 euroko 1.400 sari ere izango ditu, besteak beste.
Hego Euskal Herriko herritar bakoitzak 18,50 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian, Espainiako Estatuaren batezbestekoa (17,5 euro) baino gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), batez beste, 22,4 euro jokatuko ditu herritar bakoitzak (iazko kopuru bera); Nafarroan, aldiz, batez beste, 13,64 euro jokatuko ditu bakoitzak.
EAEko lurraldeen artean ere aldeak handiak dira. Gastua handiagoa da Bizkaian, bertako herritar bakoitzak, batez beste, 28,7 euro gastatuko baititu loteria horretan. Atzetik geratuko dira Arabako eta Gipuzkoako herritarrak, 17 eta 14,8 euroko gastuarekin, hurrenez hurren.
Aurten Erregetako loterian gastatutakoa iazkoaren parekoa da: iaz, Bizkaian gastatu zuten gehien (28,4 euro), eta Araba (17), Gipuzkoa (15,2) eta Nafarroa (13,61) zerrenda horretan hurrengo postuetan.
Loteria-saltzaileak administrazioetara itzuli dira abenduan protesta egin ostean. Hilaren 22an saltokiak ixteko deialdia egin zuten, salmenten komisioa azken 17 urteetan izoztuta dagoela salatzeko. Loteria-saltzaileek dezimoaren prezioaren % 4 (80 zentimo) jasotzen dituzte dezimo bakoitzeko.
Dezimoen salmenta masiboaren aurrean, iruzurren arriskuaz ohartarazi behar da. Loteria baimendutako saltokietan soilik erosteko, mezu eta dei susmagarriez ez fidatzeko eta dezimoak benetakoak direla egiaztatzeko gomendatu dute horren arduradunek.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak autonomia erkidegoen urgentziazko bilera deitu du astelehenerako, Ceutara txertoak bidaltzeko
Bilera telematikoki egingo da. Gehien behar diren txertoak hirukoitz birikoa, barizela, poliomielitisa, tetanosa eta difteria gaitzen kontrakoak dira.
Helikopteroz erreskatatu dute Eginon istripua izan duen eskalatzaile bat
23 urteko emakumeak zauri bat zuen buruan odoletan, eta zorabiatuta zegoen.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, baina itzaltzeko lanek aurrera egin dute
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Onintza Enbeitak eta Ainhoa Urrejolak emozioz bizi dituzte Aste Nagusia abiatu aurreko orduak
Pregoilariak eta txupinerak Bilboko Aste Nagusia hasi aurreko urduritasuna eta emozioa nabarmendu dituzte. Enbeitak onartu du inoiz izan ez duen “beldur eszenikoa” nabaritu duela egunotan, eta Urrejolak, berriz, “oso pozik” dagoela. Aste Nagusia “askatasunez” gozatzeko aldarrikatu dute biek, “inor zapaldu gabe”.
Emakume bizkaitar bat hil da Lugon izandako auto-istripu batean
Ostiral honetan izandako ezbeharrean, bederatzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri.
Dena prest Bilbon, Marijaia noiz iritsiko zain
Onintza Enbeita bertsolariak eta Kaixo konpartsako Ainhoa Urrejolak emango diote jaiari hasiera. Orain.eus webguneak zuzenean eskainiko du Aste Nagusiaren hasiera 19:00etatik aurrera.
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Ceutako krisiak Espainiako Gobernuaren barruan eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak egunero gertatzen direla salatu eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresak herritarren osasunaren kontura aberasten direla esan dute, eta neurriak hartzeko eskatu diete agintariei.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak etxera itzuli ondoren, baina operatiboak lanean jarraitzen du 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.