Biztanleria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriak ia 57.000 biztanle galdu ditu mende honetan

EAEko 57 udalerritan biztanleria urritu egin da. Guztira, 46.834 biztanle galdu ditu Euskal Autonomia Erkidegoak. Nafarroan, berriz, 141 udalerritan gutxitu da biztanleria, 9.975 bizilagun galduta.
Hego Euskal Herriak ia 57.000 biztanle galdu ditu mende honetan
Hego Euskal Herriak ia 57.000 biztanle galdu ditu mende honetan

Euskal Autonomia Erkidegoko 57 udalerrik biztanleak galdu dituzte mendea hasi zenetik; 46.834, guztira.

2021eko urtarrilaren 1eko erroldan oinarrituta, biztanleriari buruzko azken datuak eman ditu Estatistikako Institutu Nazionalak. Horiek erakusten dutenez, Espainiako Estatuko 10 udalerritik seik (% 61,79) biztanleak galdu dituzte azken 20 urteetan.

Orotara, 5.000 udalerritan, duela bi hamarkada baino 1.129.471 pertsona gutxiago bizi dira, nahiz eta Estatuak denbora tarte horretan 6.268.265 bizilagun irabazi dituen.

Datuak erkidegoka eta probintziaka sailkatuta, EAEko 57 udalerritan egin du behera biztanleen kopuruak, eta, esan bezala, 46.834 biztanle gutxiago zenbatu dituzte udalerri horietan: 1.668 Araban (16 udalerritan), 39.616 Bizkaian (27 udalerritan, tartean, Bilbon) eta 5.530 Gipuzkoan (14 udalerritan).

Bestalde, Nafarroako 141 udalerritan mende hasieran baino jende gutxiago bizi dira gaur egun; 9.975 pertsona gutxiago, hain zuzen ere. 141 udalerri horietatik lauk, gainera, erdira jaitsi dute biztanle kopurua.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X