eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteazkenera arte luzatu dute izotzagatik ezarritako abisu horia Euskadin

Igandean eta gaur 00:00etatik 10:00etara aurreikusi zuten izotza sortzeko arriskua. Datozen egunotan azken egunetako hotza mantentzea espero da.
Egunsenti izoztua Meñakan (Bizkaia). Victor Uriarte EITB Mediaren erabiltzaileak bidalitako argazkia
Egunsenti izoztua Meñakan (Bizkaia). Victor Uriarte EITB Mediaren erabiltzaileak bidalitako argazkia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazkenera arte luzatu du iganderako eta gaurko ezarrita zuen abisu horia. Azken egunetako hotza mantentzea ere espero da. Izan ere, bihar izotz txikia izan daiteke Euskadiko barnealdean, eta txiki-handia, Araban.

Asteazkenean, Araban izango dute abisu horia izotzagatik eta tenperatua baxuengatik, 00:00etatik 10:00etara. Izotz txikia egitea espero da.

Igandeko lehen orduetan, zeroz azpiko tenperaturak izan zituzten zenbait puntutan. Hala, -7,8 ºC izan ziren Espejon, -7 Agurainen, -5,8 Gasteizko Abetxukun eta -2,1 Paganosen; Arabako udalerriak dira guztiak.

Tenperatura minimoak, berriz, gora egin du larunbatetik, termometroak zeroz azpiko 8,4 gradu markatu baitzituen Arabako Ozaeta herrian. Euskadiko beste hainbat puntutan ere ez dira zero gradura iritsi tenperaturak, hala nola Otxandion (-5,9), Erroitegin (-5,8), Amundarainen (-4,4), Muxikan (-4,3), Oñatin (-3,6), Zornotzan (-2,7), Andoainen (-2,1) eta Galdakaon (-1,1).

Une oro kontsulta dezakezu eguraldiari buruzko informazio gaurkotua eitb.eus-en, eta zure argazkiak bidal ditzakezu.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X