EAEk ez du pandemia aurreko organo emateen tasa berreskuratu, altua den arren
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) organo eta ehun emaile kopuru handia du, nahiz eta azken bi urteotan pandemiak zailtasunak eragin dituen, eta emateen tasa % 18 jaitsi den pandemia aurreko mailarekin, 2018 eta 2019ko datuekin, alderatuta.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 2021ean milioi bat biztanleko 51,13 emaile izan zituen EAEk, aurreko urtearen oso antzeko kopurua.
Osasun Sailak azpimarratu duenez, "EAE da 2000. urtetik urtean batez beste milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiago dituen herrialde bakarra".
Iaz emaileen heriotzen % 53,9 istripu zerebrobaskularraren ondorio izan ziren, eta % 13,3, garezur eta garuneko traumatismoaren ondorio (% 6,2 trafiko istripuagatik).
Organo eta ehun emateek 2020-2021ean behera egin duten arren, epe berean egindako transplanteak ez dira maila bertsuan jaitsi, % 4 bakarrik egin baitute behera, "prozeduren efizientziaren eta profesional parte-hartzaileen ondorioz", Osasun Sailaren arabera.
Iaz, guztira 237 pertsonari egin zioten organo-transplantea EAEn edo EAErekin hitzarmena duten beste autonomia-erkidego batzuetan; alegia, milioi bat biztanleko 107 pertsonak.
Hala, azken 10 urteotan, guztira 2.497 organo-transplante egin dira EAEn: 1.518 giltzurrunetakoak, 718 gibelekoak, 122 kardiakoak eta 139 biriketakoak. EAEn paziente transplantatuen tasa urtean milioi bat biztanleko 110 pertsonatik gorakoa izan da.
2021ean, 145 ehun-emate (korneak, ehun osteotendinosoa, azala…) egin ziren. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrora bidaltzen dira, Galdakao-Usansoloko Ospitalera, haiek prozesatu, babestu eta transplantatzeko banatu ditzaten.
Era berean, hezur-muineko 47 transplante egin ziren Euskadiko Erreferentzia Zentroan, Donostia Unibertsitate Ospitalean.
Espainiako Estatuan 40,2 emaile dituzte milioi bat biztanleko
Osasun Ministerioak ere organo eta ehun emateen datuak eguneratu ditu gaur. EAEn ez bezala, 2021ean gora egin zuten (% 8 gehiago), baina han ere pandemia aurreko zenbaki errekorretara ezin bueltatuta egon dira.
Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez, Espainian milioi bat biztanleko 40,2 emaile daude; EBko batezbestekoa (18,4) halako bi eta Alemaniakoa (10,9) halako lau.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.