Idoia Gurrutxaga, Donostia Ospitaleko zuzendari medikoa: "ZIUn dauden gaixoen bi heren txertatu gabeak dira"
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak koronabirusaren seigarren olatuak goia jo duela iragarri eta biharamunean, Idoia Gurrutxaga Donostia Ospitaleko zuzendari medikoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
Idoia Gurrutxagaren hitzetan, Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) dituzten gaixo guztien bi herenak txertatu gabeak dira. Beste herenak, ostera, ez dute txertaketa pauta osoa jaso edo sistema immunitario ahula dute gaixotasun bat dutelako edo tratamendu bat hartzen ari direlako. Hori guztia dela eta, txertaketan jarri du azpimarra: "Oraindik ere txertatu gabeak asko dira eta nik uste horretan lan egin behar dugula".
Donostia Ospitaleko argazkia egin du Idoia Gurrutxagak, eta seigarren olatua txarrena izaten ari dela esan du. Azken olatuan, batez beste, 130-150 pertsona izan dituzte covid-19agatik ospitaleratuta. Gaur egun, 118 pertsona dira, horietatik 36 Zainketa Intentsiboen Unitatean.
Ospitaleko egunerokotasunari lotuta, beste zeregin batzuetarako ziren giza baliabideak eta egiturak egokitu behar izan dituztela onartu du.
Pandemiak eragina izan duen ospitalean egiten diren ebakuntzetan ere. Idoia Gurrutxagak emandako datuen arabera, azaroaren amaieran itxaron zerrenda kirurgikoa 49 zen eta gaur egun 74 egunekoa da. Gaineratu duenez, igoera hori tarteko, itxaron zerrendan dauden pertsonen kopurua asko handitu da. "Hilean ia 1.000 ebakuntza gutxiago egin ditugu", nabarmendu du.
Gipuzkoa beste lurraldeak baino gehiago kolpatu du pandemiak. Hori zergatik gertatu den galdetuta, ez du ebidentzian oinarrituriko arrazoirik ikusten Idoia Gurrutxagak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko