877 pertsonak abiatu dute Ertzaintzako edo udaltzaingoetako agente izateko ikasturte berria
Gaur hasita, Ertzaintzako edo Euskadiko 21 udaletako udaltzaingoetako agente izateko 9 hilabeteko formakuntza jasoko dute 877 pertsonak.
Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak eta Andres Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak gaur eman diote hasiera ofiziala Euskal Poliziako agenteen formakuntza-ikastaro bateratu berriari.
2021ean egindako hautaprobak gainditu dituzten 865 ikasle sartu dira Akademian. Horietako 706 ertzain izateko prestatuko dira, eta 159, EAEko 18 udaletako (Azkoitia, Basauri, Bermeo, Bilbo, Donostia, Durango, Etxebarri, Getxo, Hondarribia, Irun, Laudio, Lekeitio, Pasaia, Portugalete, Tolosa, Vitoria-Gasteiz, Zarautz eta Zumaia) udaltzaingoetako agente izateko.
267 emakume (% 30,87) eta 598 gizon (% 69,13) dira. Gehienek (590, % 68,2) 24 eta 33 urte bitartean dituzte, eta Euskadin bizi dira gehienak: 102 Araban (% 11,8), 558 Bizkaian (% 64,5) eta 166 Gipuzkoan (% 19,2). 753k (% 87) egiaztatu dute euskarako B2 edo C1 maila, eta 386k (% 44,6) goi-mailako ikasketak egiaztatu dituzte (graduak, lizentziak, etab.).
Gainera, formakuntza-ikastaro honetan, beste 12 ikasle ere prestatuko dira, euren hautaketa-prozesuak egin dituzten baina Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian formakuntza jasoko duten 3 udaletako (Trapagaran, Ondarroa eta Astigarraga) udaltzain izateko.
Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak agente berrien "talentua" nabarmendu du, eta adierazi du Euskadin delitu-modu berriei, besteak beste, ziberdelinkuentziari, aurre egiteko behar diren "gaitasun eta trebezia berrituak" dituzten gazteak direla.
Alde horretatik, Euskadin ziberdelinkuentziak izan duen "igoera geraezina" azpimarratu du. Poliziak gaur egun ikertzen dituen 5 delituetatik 1 Internet bidez egiten da, batez ere ziberiruzurrak dira, eta Euskadin ikertzen diren iruzur guztien ia % 89 dira dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.
Elortzibarko alkatea: "Noaingo gas leherketak kaltetutakoen egoera jasanezina da"
2025eko urtarrilean izan zen leherketaren kasua epaitegietan dago; beraz, aseguru etxeek ez dute ordainketarik egingo prozesua amaitu arte. Familia asko bizi ezin diren etxe baten hipoteka eta alokairua ordaintzen ari dira.
Elkarretaratze jendetsua Santurtzin, 19 urteko neska bati egindako sexu erasoa gaitzesteko
Dozenaka pertsona bildu dira eguerdian Santurtziko udaletxearen aurrean, "Santurtzin, eraso matxistei ez" leloa zuen pankarta baten atzean.
Berdintasun Ministerioak hilketa matxistatzat jo du Basaurin hildako emakumearen kasua
Biktimak ondoeza izan zuen, eta osasun-zerbitzuek ezin izan zuten suspertu; ondoren mediku forentseak egindako azterketak, ordea, indarkeria zantzuak atzeman zituen.
La Gilda del Norteko jabeak 18.000 euroko isuna ordaindu beharko du, egoera irregularrean zeuden langileak enplegatzeagatik
Isunaz gain, 7.500 euro ere ordaindu beharko ditu erantzukizun zibil gisa. Epaiaren arabera, langileei ohartarazi zien ikuskapenik egonez gero ezkutatu egin beharko zutela.
Justiziak aseguru etxea zigortu du 2020an Aulestin Iurgi Beraza hil zeneko harrapaketagatik
Haurraren gurasoek samina eta desadostasuna adierazi dute ebazpenarekin, "ez baita inolaz ere nahikoa, ez irismenari ez arrazoiketari dagokienez". Hala ere, baztertu egin dute epaia errekurritzea, ebazpen judizialekiko errespetuagatik, baina baita "prozesu luze, mingarri eta emozionalki suntsitzaile bati amaiera emateko beharragatik" ere.
Argi izpiak parkinsonaren aurrean: 65 ikerketa proiektu Euskadin, 10.000 gaixori itxaropena emateko
Urtero mila kasu diagnostikatzen dira Osakidetzan, eta egun ohikoena den bigarren gaixotasun neurodegeneratiboa da, alzheimerraren ostean.
Epaileak beste 13 lekuko deitu ditu deklaratzera El Bocaleko pasabidearen auzian
Instrukzio epaileak deklarazio gehiago gehitu ditu instrukzio fasean: pasabidearen proiektua sinatu zuen ingeniariak deklaratuko du, baita Udaltzaingoko eta 112 zerbitzuko buruek, obrako buruak eta 2024an ezbeharra izan zuen pasabidean esku hartu zuten beharginek ere.
12 hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko Aireportuan Lufthansako grebaren ondorioz
Guztira, 500 hegaldi baino gehiago geratu dira bertan behera mundu osoan, Lufthansako kabinako langileek ostiral honetarako deitutako greba dela eta.