Biodonostia Institutua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrerapauso garrantzitsua eman du Biodonostiak garuneko tumore agresiboenaren garapenarekin lotuta

Hain zuzen ere, ikertzaileek "edukiera ezezagun bat" aurkitu dute garuneko tumore ohiko eta agresiboenaren zelula ametan. Birziklapen, garbiketa eta zelulen birsorkuntza mekanismo batez baliatuta, kimioterapia tratamenduak saihestu ditzakete horrek.
Aurrerapauso garrantzitsua eman du Biodonostiak garuneko tumore agresiboenaren garapenarekin lotuta
Aurrerapauso garrantzitsua eman du Biodonostiak garuneko tumore agresiboenaren garapenarekin lotuta

Biodonostia Institutuak koordinatutako ikerketa batek aurrerapen zientifiko garrantzitsua egin du. Izan ere, ikertzaileek "edukiera ezezagun bat" aurkitu dute garuneko tumore ohiko eta agresiboenaren zelula ametan. Birziklapen, garbiketa eta zelulen birsorkuntza mekanismo batez baliatuta, kimioterapia tratamenduak saihestu ditzake horrek.

American Association for Cancer Research taldearen Cancer Research aldizkariak argitaratu du Ander Matheu Biodonistiako ikertzaileak gidatutako ikerketa. Biodostiarekin elkarlanean izan dira CIC bioGUNE biozientzien zentro bizkaitarra eta Albert Einstein College of Medicine newyorktarra ere.

Donostiako osasun ikerketa institutuak eta Ikerbasquek eman dute aurkikuntzaren berri, ohar baten bidez. Bertan zehaztu dute garuneko tumoreen zelula gaizto horiek mekanismo horretaz "aprobetxatzen" direla denbora luzez martxan egoteko, eta kimioterapia tratamenduen erasoak saihesteko.

Oharrean azaldu dutenez, tumore gehienetan zelula amen antzeko ezaugarriak dituzten zelulak daude. Horiek eratzen eta garatzen dute tumorea, baita minbizia berriro sortzeko arriskua ere. Gainera, tumoreen aurkako terapiei aurre egiteko gai ere badira.

"Zelula ama gaiztoak dira, eta itu terapeutiko bikainak. Horiek desagerraziz gero, posible litzateke tumoreekin bukatzea", dio oharrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X