Gaur hasiko da Bilbo Zaharreko hilketaren epaiketa
Gaur hasiko da Bilbo Zaharrean, kale erdian, gizon bat tiroz hil zutenen aurkako epaiketa.
Lau gizonek eta bost emakumek epaituko dute 2019ko urrian gertatutako hilketa, Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Bost pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.
Iturri judizialek jakitera eman dutenez, iragan ostiralean herri-epaimahaia aukeratu zuten. 2019ko urriaren 24an, Bilbo Zaharreko kaleetan Ertzaintzak familia bereko bi gizon atxilotu zituen hasiera batean. Ondoren, beste hiru pertsona atxilotu zituzten hilketarekin zerikusia zutelakoan.
Bi familiaren arteko liskarraren eta hilketaren arrazoi edo hipotesi nagusia jelosia izan zen, ikertzaileen arabera.
Poliziako iturriek orduan jakitera eman zutenez, posta-kartutxoak erabiliz eskopeta batekin biktimari buruan tiro egin zioten 14:40an ustezko bi egileek, aita-semeek. Ondoren, etxean gotortu ziren biak, kale horretan bertan. Azkenean, Ertzaintzak inguraturik zituela ikusirik, euren burua entregatu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda