BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea piztu da Zamudion, Txorierriko igarobidearen alboan

Zuhaizti batean piztu da sua, Torrelarragoiti industrialdetik gertu. Inor ez da zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira.

Goizeko lehen orduan sua piztu da Zamudion, zuhaizti batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Iturri horren arabera, ez da inor zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira.

Garrak Txorierriko igarobidetik ikus daitezke, baina momentuz ez du trafikoan eragozpenik sortu.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X