EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute ostegunetik aurrera, elurragatik

Gau partean 700-900 metro inguruan koka liteke elur-kota Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan. Ostiralerako maila are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute.
Abisu horia elurragatik Hego Euskal Herrian. Argazkia: Belate / EiTB
Abisu horia elurragatik Hego Euskal Herrian. Argazkia: Belate / EiTB Media

Euskalemet Meterologiaren Euskal Agentziak eta Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri dute elurragatik ostegunerako, hilaren 31rako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean eta Pirinioetan. 1000 metrotik behera egin lezake elurra, eta egunaren amaieran, 700-900 metro inguruan koka liteke. Ostiralerako elur-kota are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute.

Ostegunean elur-kota 1200-1400 metro inguruan egongo da egunean zehar. Zaparradak botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean, eta ipar partean baliteke trumoi-ekaitzak jotzea eta txingorra egitea, bereziki egunaren bigarren zatian. Gauerako, baina, elur-kotak behera egingo du eta 700-900 metro inguruan kokatuko da.

Arabako erdialdea, Gipuzkoako barnealdea, Ebro ondoko eskualdea eta Bizkaiko barnealdean egongo da indarrean abisua. Elurrak 0-5 cm-ko lodiera izan dezake 1000 metrora, baina 600 metrotik behera ez da elurrik pilatuko.

Nafarroan, Pirinioetan, 10 zentimetroko geruza pila daiteke egun osoan.

Ostiralerako, baina, elur-kora are gehiago jaitsiko dela ohartarazi dute Euskalmetek eta Aemetek.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X