Hiruk eta Tradisnak arratsaldean erabakiko dute grebarekin jarraitu edo ez
Oraingoz, Hiru euskal garraiolarien sindikatuak eta Nafarroako Garraiolarien Elkarteak (Tradisna) grebari eutsi diote, baina gaur arratsaldean erabakiko dute grebarekin jarraitu edo ez.
Hiru sindikatutik aurreratu dutenez, gaur arratsaldeko 17:00etan 700 langileak berriro bilduko dira Eusko Jaurlaritzak onartutako neurriak aztertzeko. Iritzi aldaketa baletor, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aldundiek aurkeztutako laguntza egitasmoaren ondorioz etorriko litzateke.
Hiru sindikatuak begi onez hartu ditu neurri berriok; izan ere, administrazioak "gutxienez" konturatu dira sektorea hor dagoela. Hala ere ohartarazi du ez dutela greba bertan behera utziko euren aldarrikapenak onartu arte.
Hala, goizean garraiolari talde batek elkarretaratzea egin du Foru Jauregiaren aurrean, Hiruk deituta, erakundeak Gipuzkoako errepideetan jarritako bidesariengatik protesta egiteko.
Alberto Núñez sindikatuko bozeramailearen esanetan, arratsalden bilera egingo dute Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuarekin eta Jokin Perona Ogasuneko zuzendariarekin, atzo iragarritako erabakien inguruan hitz egiteko.
Hain justu, gaur goizean "Egun On Euskadi" ETB1eko saioan egin dioten elkarrizketa batean garraiolariak izan ditu hizpide Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta hiru aldundiek proposatutako laguntzak ondo aztertzeko eta denen onerako, gutxinaka, lanera itzultzeko deia egin die. Ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, hartu diren neurriak "positiboak" izango dira garraiolarientzat, baina onartu du grebarako eskubidea ere hor dagoela.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek "premiazko neurri sorta" adostu dute Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Zehazki, 5,4 milioi euro inguruko zuzeneko laguntzak emango dizkiote lehen sektoreari, eta zerga gerorapenak eta salbuespen fiskalak jarriko dituzte langile autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txikien esku. Dena ondo bidean, hiru aldundietako gobernu bileretan datorren astean onartuko dituzte neurriok eta "berehala" sartuko dira indarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zizur Nagusiko talkan larri zauritu zen 55 urteko emakumea hil da
Hiru egun garun-heriotza egoeran eman ondoren hil da. Istripuan bost zauritu izan ziren, eta horietako biri alta eman zaie.
Indarkeria matxistaren aurkako borrokan gizarte osoaren inplikazioa aldarrikatu dute erakundeek
Goizean erakundeek elkarretaratze isilak egin dituzte eraikin ofizialen atarietan. Arratsaldean, 19:00etan hegoaldeko hiriburuetan, eta 18:30ean Baionan elkartuko dira mugimendu zibilak, talde feministek deituta.
Abisu horia EAEn euriagatik, metro karratuko 65 litro pilatuko direlako
Batez ere, ipar partean botako ditu zaparradak, eta ekaitzak jo eta txingorra egin dezake kostaldetik gertu.
Antxoa gazteak ugari dira Bizkaiko Golkoan eta batezbesteko historikoa bikoiztu dute
Aurten Juvena kanpainak estimatutako kopuruak —38.160 itsas milia karratuko azalera hartu du aztergai— udaberrian jaiotako ale gazteek bikain biziraun dutela utzi du agerian, eta larba- eta gazte-faseen garapenerako baldintza ozeanografiko eta ekoizgarri oso onuragarriak egon direla erakusten du.
Xabier Anduaga tenoreak jasoko du 2026ko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 56 hautagaien artean aukeratu du tenore donostiarra.
Gaur hasiko da Pablo Gonzalezen aurkako epaiketa Polonian, espioitza leporatuta
Kazetaria Ukraina eta Polonia arteko mugan atxilotu zuten 2022ko otsailean, Errusiak Ukraina inbaditu eta egun gutxira, Errusiako zerbitzu sekretuko espioia izatea egotzita.
Luxuzko produktuen faltsifikazioen bost salmenta-puntu desegin dituzte Irunen
Irungo lau establezimendutan egin dute 'Fake Star' izeneko operatiboa, Behobia auzoan, eta bost pertsona ikertu dituzte jabetza intelektualaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa.
Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean
Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean).
Albiste izango dira: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa, eta Mendi Film jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Goiz korapilatsua errepideetan, eta istripuak AP-8an Amorebieta-Etxanon, N-1ean Alegian eta Elgoibarren
Bi autok talka egin dute AP-8 autobidean, Amorebieta-Etxano parean eta Donostiarako noranzkoan, eta, ondorioz, gutxienez bost kilometroko auto-ilarak sortu dira, N-1 errepidean, Alegia parean. Elgoibarko AP-87 autobidean, Gasteizko A-622 autobidean eta Leioako Avanzada autobidean ere arazoak izan dira.