DELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delitu kopuruak % 13 egin zuen behera iaz Gasteizen, 2019arekin alderatuta

Delituen guztien % 72 ondarearen eta ordena soziekonomikoaren aurkakoak dira. Gainera, internet bidez egindako delituak dira arau-hauste penal guztien % 15,5.
Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza (artxiboko irudia)
Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza (artxiboko irudia)

Gasteizen delitu tasak behera egin zuen iaz, % 13,4, 2019ko datuekin alderatuta, Gasteizko Udalak ostegun honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez. 2020arekin konparatuz gero, jaitsiera % 5,5ekoa izan zen.

Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak erregistratutako delituen guztien % 72 ondarearen eta ordena soziekonomikoaren aurkakoak izan ziren. Salatutako delituen ia erdiak lapurretak dira (% 48,41), iruzurren (% 21,52) eta kalteen aurretik (% 14,91).

Gainera, internet bidez egindako delituak izan ziren arau-hauste penal guztien % 15,5.

Pertsonen aurkako delituei lotuta, bi hilketa zenbatu ziren iaz Gasteizen. 2021eko otsailaren 10ean gizon bat hil zen Flandria kalean, beste pertsona batek labanaz zauritu ondoren. Bestalde, urriaren 12an 42 urteko gizon batek 37 urteko emaztea hil zuen Sansomendi auzoko etxe batean.

Genero indarkeria delituei dagokienez, aurreko urtearekin alderatuta 12 kasu gehiago izan ziren iaz (2021ean 610, 2020an 598, 2019an 728), baina zenbakiak pandemia aurreko urteetakoak baino apalagoak dira.

Sexu askatasunaren aurkako delituen atalean, iaz 26 sexu-eraso erregistratu ziren, 2020an baino 3 gehiago, eta heren bat baino gehiago genero indarkeria kasuak izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

SUTEA EZKARAI
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Larrialdi zerbitzuek lanean dihardute Ezkarain bost pertsona ebakuarazi dituen sutea itzaltzeko

Ostegun gauean Ezkaraiko Ayabarrena auzo inguruan piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen du, eta jada 105 hektareari suntsitu ditu. Errioxako Gobernuak emandako lehen hipotesien arabera, inguruan izandako ekaitzaren tximista batek jota piztu da sutea. Sutearen bilakaerak prebentzioz bost pertsona Ayabarrenatik ateratzera behartu ditu, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute suaren hedapena gelditzeko.

Aralarko Larreak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude

Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X