Elurragatik alerta laranja ezarri dute Hego Euskal Herrian larunbat goizera arte
Elurra 200-300 metrora apirila betean. Hori da Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eta Aemet Espainiakoak ostiralerako eta larunbaterako aurreikusi dutena, eta hala, alerta laranja ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) barnealdean eta ia Nafarroan osoan. Alerta gauerdian sartu da indarrean, eta larunbat goizera arte egongo da aktibo (10:00ak arte EAEn, eta 06:00ak arte, Foru Erkidegoan). Gogotik egingo du, eta 500-600 metrora 15 zentimetrorainoko geruza pila daiteke.
Euskalmeten erregistroen arabera, 2013tik, lehen aldia da apirilean elurteengatik alerta laranja ezartzen dena.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, EAEn, elur kota 200-300 metrora jaitsiko da ostiral goizaldean, egunaren erdiko orduetan 400-500 metro inguruan kokatuko bada ere.
Hala, litekeena da Gasteiz (525 metrora) eta garaieran dauden hainbat udalerri zuri-zuri esnatzea.
Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago isurialde atlantikoan. Zaparradak trumoitsuak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki isurialde atlantikoan. Aurreikusitako lodierak honakoak dira: 10-30 cm, 1.000 metrora; 5-15 cm, 600 metrora, eta 0-3 cm 200 metrora.
Iparraldeko haize zakarra ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Giro hotza izango da nagusi eta tenperatura maximoak ia ez dira 5 ºC-ra iritsiko barnealdean eta 9 ºC-ra kostaldean. Barnealdeko zenbait lekutan eta mendi inguruetan izotza egingo du.
Larunbat goizaldean ere ez da giro izango, eta 10:00ak arte alertapean jarraituko dugu. Goizaldean elur kota 200-300 metro inguruan egongo da; goizean igotzen joango da. Egunaren lehen partean zaparrada txiki-ertainak botako ditu; trumoitsuak izan daitezke eta zenbait lekutan ugari egin dezake, bereziki isurialde atlantikoan. Aurreikusitako lodierak honakoak dira: 5-20 cm 1.000 m-ra, 2-10 cm 600 m-ra, 0-3 cm 200 m-ra.
10:00etatik aurrera abisu horia egongo da indarrean. Elur maila 400-500 m inguruan egongo da, baina arratsaldean 500-600 metrora igoko da. Egunaren bigarren partean atertzera egingo du. Dena dela, giro makurra espero da egun osoan. Iparraldeko haize zakarra ibiliko da, batez ere haizeguneetan. Tenperaturan ez da gorabeherarik izango, hotz egingo du, balio altuenak 6-7 ºC ingurukoak izango dira barnealdean eta 10-11 ºC ingurukoak kostaldean. Izotza egingo du, bereziki mendi inguruetan, eta Araba eta Nafarroako zenbait lekutan.
Erribera izan ezik, Nafarroa osoa egongo da alertapean
Nafarroan, alerta laranja ostegun arratsaldean aktibatu zuten Pirinioetan bakarrik, ostiral gauerdian erkidegoaren erdialdera eta kantauri isurialdera zabaldu dute. Hortaz, ostiralean, Erribera kenduta, Nafarroa osoa alertapean egongo da. Elur maila 300-600 metrora egongo da. 5 zentimetroko lodierak espero dira 400-500 metrora, eta 10 zentimetrorainokoak, gorago.
Iragarpenaren arabera, zaparradak izango dira, bereziki mardulak eta trumoitsuak kantauri isurialdean. Hegoaldean, hodeitsu egongo egon da zerua, eta euri txikia egingo du. Larunbatean elur mailak baxu jarraituko du (300-600), baina igotzen joango da egunak aurrera egin ahala. Euria eta elurra egingo du, gogotik iparraldean. Egunaren amaieran atertzera egingo du.
Gauzak horrela, Iruñea (450 metro) edo Altsasu (530 metro) elurtuta ikusiko ditugu, baita Erriberri edo Gares ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.