Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Gonzalez euskal kazetariaren atxiloketa "isilpean" gordetzeko agindu zuen Poloniako Fiskaltzak

Erantzun hori eman dio idatziz Espainiako Gobernuak Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari, honek kazetariaren inguruan egindako galderaren aurrean. Euskal kazetariak hilabete baino gehiago darama atxilotuta eta inkomunikatuta Polonian, espioitza egotzita.
Pablo Gonzalez kazetari euskalduna artxiboko irudi batean
Pablo Gonzalez kazetari euskalduna artxiboko irudi batean

Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak baieztatu duenez, Poloniako agintarien bitartez jakin dute Pablo Gonzalez euskal kazetariaren atxiloketa sekretupean" mantentzeko agindua eman zuela Poloniako Fiskaltzak. Gonzalezek hilabete baino gehiago darama atxilotuta eta inkomunikatuta Polonian, espioitza egotzita.

Errusian jaio eta Nabarnizen bizi zen kazetaria otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, Ukrainako mugatik gertu, eta espetxera bidali zuten ondoren.

Gertakari horren aurrean, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari idatziz emandako erantzunean, Espainiako Gobernuak azaldu du Poloniako agintariei jakinarazi zaiela garrantzitsua dela kontsulatu-laguntza bermatzea, bisita-eskubidea barne, eta, era berean, "atxilotuak abokatuaren laguntza jasotzeko duen eskubidea errespetatzeko" deia ere egin diola Poloniari.

"Poloniako agintariek jakinarazi dute atxiloketaren hasierako fasean fiskalak gaia sekretupean mantentzea agindu zuela, tokiko araudiaren arabera", erantzun dio Espainiako Gobernuak bere erantzunean Iñarrituri. Halaber, kazetariaren atxiloketaren berri izan zuenetik, Espainiako Kontsulatuak laguntza eman diola gaineratu du, baita behin bisitatu ere.

Exekutiboaren idazkiaren arabera, martxoaren 3an Poloniako Fiskaltzaren idazki bat jaso zuten akusazioen berri emateko, eta martxoaren 7an lehen bisita kontsularra egin zioten euskal kazetariari.

Gainera, Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak bi bilera izan zituen Poloniako homologoarekin, martxoaren 4an eta 17an, atxiloketari buruz hitz egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X