Musukoak derrigorrezkoa izateari utzi dio Ipar Euskal Herriko garraio publikoan
Musukoak derrigorrezkoa izateari utzi dio Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako garraio publikoan, gaurtik aurrera. Horrela, Frantziako Gobernuak neurriak arintzen jarraitzea posible ikusten du, "egoera epidemiologikoak hobera egin duelako".
"Pandemia ez da bukatu, baina diagnostiko berriak murriztu dira", argudiatu zuen iragan astean Olivier Veran Osasun ministroak prentsaurrekoan.
Hala ere, zenbait neurri mantenduko dira, esaterako, osasun zentro batera sartzeko txertaketa agiria edo proba negatiboa, eta kutsatuen astebeteko koarentena.
Osasun establezimenduetan, besteak beste, botiketan, maskarak derrigorrezkoa izaten jarraituko du, nahiz eta Frantziako agintariek martxoaren 14tik barrualdean ez dute bere erabilera arautzen.
Pandemia hasi zenetik ia 150.000 pertsona hil dira koronabirusagatik Frantzian, eta aurreko asteartean kutsatuen kopuruak gora egin zuen. 56.000 positibo berri baino gehiago zenbatu zituzten.
Gainera, 1.300 paziente baino gehiago ZIUn daude, azken estatistika ofizialen arabera.
Albiste gehiago gizartea
Epaileak hilketatazat jo du uztailean Zizurren hildako emakumearen kasua, eta epaimahaiaren prozedura bideratu du
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak epaimahaiaren prozedura abiatzea erabaki du, uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurka abian den auzian. Hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Osakidetzak betetzeko zailak diren plazen lan-eskaintza publikoa deituko du 2026an
Betetzen zailak diren Osakidetzako plazen eskaintza egitea Osasunaren Euskal Itunean jasotako neurrien multzo baten parte da. Ildo horrek atxikipena, fidelizazioa eta lidergo profesionala sustatzen ditu, plantillak egonkortzeko eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko helburuarekin.
OMEk ohartarazi du bakterioak gero eta erresistenteagoak direla antibiotikoei aurre egiteko
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, antibiotikoekiko erresistentzia etorkizuneko osasun mehatxurik handienetako bat da.
Uholdeak eragin ditu 'Alice' depresio isolatuak Balearretan, Eivissan batik bat
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak arazoak eragin ditu iberiar penintsulako isurialde mediterraneoan, baita Balear Uharteetan ere. Eivissan, esaterako, uholde handiak izan dira.
Leioako errepidea estaltzeko lanak bukatu dituzte, bi urte eta erdiren ostean
Datorren asteazkenean emango dute amaitutzat lubaki historikoa estaltzeko obra. Lubakia zena 18.000 metro karratuko bulebar bihurtu dute, espaloi eta bide zabalagoak eginez. 20 dezibelio gutxiago jasango dituzte orain bertan. Aurreikusi baino urtebete lehenago bukatu dituzte lanak.
Mauritanian bizi diren herritarren errealitatea: erdiak baino gehiago, pobrezian
Afrika ipar-mendebaldeko herrialde honek 4,4 milioi biztanle ditu. Mauritaniari buruzko hainbat erreportaje eskainiko ditu EITBk, han duten egoera, migrazio irregularraren errealitatea eta horri aurre egiteko dauden proiektuak erakusteko.
Eskisabelek "arkitektura juridiko berri bat" eskatu du "behar bezalako hizkuntza-politikak egin ahal izateko"
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du "aspalditik" aldarrikatzen dutela bi hizkuntza ofizialak jakin behar izatea enplegu publikorako sarbidea izateko. Gainera, gogorarazi du eskubide bat eskubide izateko "bizimoduaren eremu guztietan" izan behar dela "gauzagarri".
Ehunka lagun bildu dira Bilbon Begoñako Amaren egunean
Bilbotarrek eta bizkaitarrek Begoñako Amaren erromeria ospatzen dute urriaren 11n. Gaur, ehunka lagun hurbildu dira basilika ingurura giroaz gozatzera, eta txikiteroek ere egin diote gorazarre, Zazpikaleetan. Dantzatu, lore eskaintza egin eta muztioa egin dute mahatsa zapalduta.
MAKUSIren urteko jai erraldoia, haur eta gazteei zuzendutako jarduera-egitarau zabalarekin
EITBk haur eta gazteentzat euskaraz duen ekosistema eta plataforma digitalak egun handia du larunbat honetan. Izan ere, bigarrenez, MAKUSIren urteko jai erraldoia ospatzen ari dira egun osoan Barakaldon, BECen. MAKUSI unibertsoko protagonistek gune bereziak dituzte bertan.
Trafikoa bere onera itzuli da AP-8an Astigarragan, kamioi batek su hartu duelako itxita egon eta gero
Bilborako noranzkoan ere etenda egon da zirkulazioa larunbat goizean, baina bere onera itzuli da eguerdirako.