BAXOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seaskak auzitara jo du aurrenekoz azterketak euskaraz egin ahal izatea eskatzeko

Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen arabera, 2019an Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Frantziako Estatuko Hezkuntza Ministerioak hitzarmen bat sinatu zuten, ikasleek probak euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Frantziako Hezkuntza Ministerioak, baina, urratu egin du hitzarmena.
Baxoa euskaraz egiteko eskatzen ikasle talde bat protestan.
Baxoa euskaraz egiteko eskatzen ikasle talde bat protestan. Artxiboko irudia

Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak salatu duenez, Frantziako Hezkuntza Ministerioa urratzen ari da Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Seaskarekin berarekin egindako hitzarmena. Gauzak horrela, justiziaren atea jo dute hitzarmen horiek bete daitezen. Epai-saioa astelehenean izango da, Paueko Administrazio Auzitegian.

Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dute dagoeneko baxoa, goi mailako eta unibertsitateko ikasketak egin ahal izateko gainditu beharreko proben multzoa, eta, hortaz, hainbat azterketa euskaraz egiteko aukera dagoeneko galdu dute. Gutxienez ahozko proba euskaraz egitea nahi du Seaskak. 

Ikastolen Elkarteak gogoratu duenez, 2019an Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Frantziako Estatuko Hezkuntza Ministerioak hitzarmen bat sinatu zuten, ikasleek probak euskaraz egiteko aukera izan dezaten. Hezkuntza Ministerioak, baina, urratu egin du hitzarmena.

Peio Jorajuria Seaskako presidenteak Euskadi Irratiko mikrofonoetan azaldu duenez, "badugu izenpetua 2019an hitzarmen bat non zehaztua den, idatziz, gure ikasle guztiek baxoko azterketan, Ahozko Handiaren parte bat euskaraz egin ahalko dutela". Gaineratu duenez, "Hezkuntza Ministerioarentzat ez da zailtasun handia. Gai guztietan daude euskaraz epaitzeko gai diren irakasleak". 

Itunak hautsi dira eta ez dago beste aterabiderik. Hala, aukera guztiak aztertzen ari direla esan dute, baita juridikoa ere. Paueko Administrazio Auzitegian dute hitzordua astelehenean, Euskararen Erakunde Publikoak, Frantziako Hezkuntza Ministerioak eta Seaskak sinatutako hitzarmena urratzeagatik. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X