suteak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken hamarkadetako suterik larrienak kalte materialak, ehunka hektarea kiskalita, eta atsekabea utzi ditu

Oraindik ezin dira neurtu asteburuan pizutako suteek eragindako kalteak. Hainbat udalerrik hustuta jarraitzen dute eta larrialdietako dozenaka kide lanean ari dira. Herritarrak, hondamendiaren lekuko, ikusitakoa sinistu ezinik daude.
San Martin Unxen irudia
San Martin Unxen irudia. Argazkia: EFE

Aurreikuspenik ezkorrenek ere ezin zuten igarri aurreko ostiralean, Tafallako eta Leireko mendizerran piztutako suteak kontrolpean edukitzea lortu zutenean, asteburuan etortzekoa zena: Nafarroan azken hamarkadetan izan diren suterik larrienak.

1.000 pertsona inguru atera dituzte euren etxeetatik, hogei udalerritik gora hustu dituzte guztira (une honetan, 13 bat), milaka hektarea kiskali dira, zenbait errepide itxita  daude, eta hainbat eta hainbat eragozpen izan dira. Datozen egunotan, Nafarroako Gobernuak suak kaltetutako eremua neurtu eta kalteak zenbatzeari ekingo dio.

Larunbatean, Olleta eta Tafallako suteak kontrolpean zeudela, indarra hartu zuten berriz ere haizeak, airearen lehortasunak eta Foru Erkidegoa hartu zuten 40 ºC inguruko tenperaturek eraginda.

Legardako sutea lau haizetara zabaldu zen; Sendaviva, Argedas, eta, oro har, Bardeetan beste sute batzuk piztu ziren, baita Berriozar, Artazu, Los Arcos, Ezkaba, Obanos, Etxarri, Gares, Baldorba, Valtierra, Girgillao, eta beste hainbat tokitan ere.

Valtierrako enpresa bi, Girgillaoko abeltegi bat, Beraskoaingo beste bat, Sendavivako zenbait instalazio, eta laborantzarako hainbat hektarea dira dagoeneko baieztatu dituzten kalteetako batzuk. Zorionez, kea arnastuta toxikatu den pertsona bakanen bat kenduta, ez da zauriturik izan Nafarroan azken 40 urteetan izandako suterik lazgarrienean.

Atzo aktibo zeuden bost fokuetatik, hiru egonkortzea lortu dute, zehatzago, Arguedasen, Los Arcosen eta Ezkaba mendian piztutakoak. Hortaz, bi dira aktibo dauden su-guneak: El Perdon eta Galipentzu. Hala azaldu du gaur goizean Javier Remirezek, Nafarroako lehen presidenteordeak, egindako prentsaurreko batean.

Nafarroako zerbitzuez gain, Euskadiko 50 bat suhiltzaile inguru eta Errioxako larrialdietako zerbitzuetako hamar bat ere batu dira lanetara, Gaztela Leongokoekin, eta UMEko ehundik gora militarrekin batera.

Iragarkia
20220620092841_sutea-nafarroan_
18:00 - 20:00

Zehazki, suteak itzaltzeko lanetan, Nafarroako Gobernuko 650 suhiltzaile eta basozain inguru ari dira lanean. Horiei beste autonomia erkidego batzuetatik etorritakoak gehitu behar zaizkie. Bestalde, airetik ere lanean ari dira Espainiako Gobernuak bidalitako lau Foca hegazkin, behaketa lanetarako beste bat, eta 10 helikoptero.

Nafarroako Gobernuak Parlamentuko taldeetako bozeramaileak deitu ditu gaur arratsaldean egitekoa den bilerara Nafarroako Jauregian, sua itzaltzeko eta kontrolpean izateko lanei buruz informatzeko.

Eguraldiak lagundu gabe jarraituko du

EITB Mediako Meteorologia Zerbitzuak eta AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, beroa izango da nagusi eta haizeak hegotik jotzen jarraituko du, hortaz, eguraldiak ez du larrialdietako zerbitzuen lana erraztuko. 

Gainera, haizeak hegoaldetik eta hego-ekialdetik joko du bolada gogorrekin erkidegoaren hegoaldean eta erdialdean. Iluntzean, iparraldera aldatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X