TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larri zauritu da motor-gidari bat A-8 errepidean, Muskizen

16:55 aldera gertatu da istripua eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute motorzalea. Istripuaren ondorioz, autobideko bi errei itxi dituzte.

Motorzale bat larri zauritu da gaur arratsaldean A-8 autobidean, Muskiz parean, izandako erorikoan.

Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, 16:55 aldera errepidetik irten da, Bilbora bidean zihoala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Motorzalea larri zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Istripuaren ondorioz, autobideko bi errei itxi behar izan dituzte, bat noranzko bakoitzeko, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan. Hala ere, 18:00ak pasata, Kantabriarako bidea ireki dute, eta Bilborako bidearekin gauza bera egitea espero zen denbora gutxian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X