Mutrikuko talde batek jai jardueratan parte hartzen utzi ez diola salatu du ertzain batek
Ertzain batek salatu duenez, Mutrikuko Bizixo Jai batzordeak Polizia kolektiboaren kide batek eurak antolatutako jardueratan ezin duela parte hartu esan dio. Gainera, Madalena jaietako txosna eremuan "ez agertzea hobe" zela adierazi diote, erantsi duenez.
Nahiz eta herri bazkarian parte hartzeko eta Herriko Gazte Eguneko elastikoa jasotzeko izena eman, ez diotela utziko salatu du ertzain gazteak.
Zentzu horretan, konpartsaren batzarrean, Mutrikuko "ertzain emakume bakarra" dela esan eta erabakia hartu dute, nahiz eta "diskriminazioa" suposatu, kritikatu duenez.
Azpimarratu duenez, "jaietan gazte bat gehiago da", eta ez "indar poliziala". Hala ere, urtero legez, herri bazkarira joaterik izango ez duela ziurtatu du, baina "gainerako mutrikuarrek bezala" jaiaz gozatuko duela.
Gainera, Mutrikuko lehen emakume ertzaina izatearekin "harro" agertu da. "Orain arte indar polizial" gisa egindako lana, besteak beste, genero indarkeriaren biktimak laguntzea izan dela nabarmendu du.
Bestalde, batzordeak sare sozialen bidez defendatu duenez, ez du "indar polizialik" onartuko bere jardueratan, ezta aurrera eramaten diren tokietan ere. Antolatzaileek diotenez, "Ertzaintzak errepresioa aplikatzen duen heinean Poliziari ez diote parte hartzen utziko".
Gazte Eguna igandean da eta azkenean, bertan behera utzi dituzte bazkaria eta ekitaldiak.
Erreakzioak
Mutrikuko Udalak festa guneetan diskriminazioa errefusatu eta "guztien parte-hartzea" defendatu du jaietako ekitaldietan, "elkarrekiko errespetuz eta ekitatez". EH Bildu, EAJ eta B+i Udalbatzako talde politikoek adierazpena argitaratu dute.
Udalak adierazi duenez, "eremu ez diskriminatzaileak eta herritar guztientzako toki seguruak" bermatu nahi ditu jaietan. Horregatik, "toki horietan inor baztertzea" ez du onartuko, "ezta giza eskubideak urratzea ere".
Gertakari "onargarria" ez dela erantsi dute Udalbatzako taldeek. "Diskriminazioaren biktima izan den herritarrari zein ogibideagatik baztertuak diren herritarrei babes osoa", adierazi die Udalak. "Herrian bizitzeko eskubide osoa dute", gogorarazi du.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak "sektarismoa, intolerantzia eta esklusioa" gaitzetsi ditu.
Betoa jarri dioten ertzainarekin harremanetan jarri da Erkoreka, eta "elkartasun eta babesa" zuzenean adierazi dizkio, "baita antzeko egoera batean aurkitu daitekeen edozein agenteri ere".
"Zoritxarrez, horrelakoak oraindik gertatzen dira guren herrian, baina iragana dira, eta jarrera mota horiek gainditzea beharrezkoa da", ziurtatu du lehendakariordeak.
Ertzainari egindako "boikota gorroto eta sektarismo" urteen ondorio dela salatu du Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak.
"Poliziaren aurkako gorroto eta sektarismo urteen ondorio da diskriminazioa, gizarteak segurtasun eskubidea duela erreparatu gabe", ziurtatu du Espainiako Gobernuaren ordezkariak sare sozialetan.
Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak ertzain gazteari babes osoa adierazi dio. "Mutrikuko jaietan gaur askatasun eta bizikidetza falta agerian geratu da, ertzaina izateagatik emakume bati festan parte hartzeko betoa jarri diotelako. ETAren aldeko erradikalek baztertutako gazteari Euskadiko PPren babes osoa", esan du Iturgaizek sare sozialetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.