Auto istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lizarrako bizilagun bat hil da bart A-12 errepidea zeharkatzen ari zenean auto batek harrapatu ostean

Zauritua anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko. Ibilgailuaren gidaria, berriz, onik atera da.
Harrapaketaren puntua eta inplikatutako ibilgailua. Nafarroako Guardia Zibilak utzitako irudia.
Harrapaketaren puntua eta inplikatutako ibilgailua. Nafarroako Guardia Zibilak utzitako irudia.

Pertsona bat hil da bart Lizarra parean Bidearen autobia (A-12) zeharkatzen ari zela auto batek harrapatuta. Lizarrako 27 urteko gizon bat da hildakoa, Guardia Zibilak eitb.eus-i baieztatu dionez. 

Zauritua anbulantzia medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da zituen zauri larrien ondorioz.

Ibilgailuaren gidaria bakarrik zihoan autoan Logroñorako norabidean, eta onik atera da. Oinezkoa ezin izan zuela saihestu azaldu du.

Guardia Zibilaren Trafiko arloko agenteak ari dira istripuaren nondik norakoak aztertzen. 

SOS Nafarroak adierazi duenez, suhiltzaileak eta inguruko osasun-taldea ere bertaratu dira.

Nafarroan Santiago zubian gauez izandako bigarren harrapaketa hilgarria izan da bart gauekoa. Lehenengoa igande goizaldean gertatu zen, Uterga parean; 41 urteko iruindar bat hil zen orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X