Portu Zaharreko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tentsioa polizien eta Mugimendu Feministaren artean, Getxon ziztaden aurkako protokoloaren harira

Mugimendu Feministako bi kide ikertzen ari dira, desobedientzia delitu bat egotzita. Ziztada kasu baten aurrean ertzainei laguntzeari uko egin ziotela dio Ertzaintzak, eta akusatuek ziurtatu dute haiek deitu zutela SOS Deiak-era eta adostu zutela biktima anbulantziara lagunduko zutela.
Festa gunea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Tentsioa polizien eta Mugimendu Feministaren artean, Getxon ziztaden aurkako protokoloaren harira

Ertzaintzak Algortako Mugimendu Feministako bi kide identifikatu ditu, argudiatuz galarazi egin zutela Portu Zaharreko jaietan ziztada bat jaso zuen 16 urteko neska bat artatzea. Hala ere, mugimendu horretako kideek eitb.eus-i azaldu diotenez, une oro lagundu zuten biktima, eta ziztaden aurka jaietarako hitzartutako protokoloaren, baita Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzak adostutakoaren, jarraibideak jarraitu zituzten.

Segurtasun Sailak salatu duenez, bi emakumeek eragotzi egin zieten ertzainei neska artatzea. "Agenteek behin eta berriz esan zieten anbulantzia bat zain zuela biktimak, ospitalera eraman zezan, baina bi arduradunek polizia-lana oztopatzen jarraitu zuten eta eragotzi egin zuten Ertzaintzak emakume gazteari anbulantzia zegoen lekura laguntzea", azaldu dute polizia-iturriek ohar batean. Hala ere, akusatuen esanetan, erasoaren berri izan zutenean, gaztea ingurune seguru batera eraman eta SOS Deiak-era deitu zutela diote, eta handik Ertzaintzara bideratu zituztela kasuari erantzuteko. Telefonoz adostu zuten biktimari larrialdi-zerbitzuetara lagunduko ziotela.

Gertakariak joan den igandean jazo ziren, 01:00ak aldera. SOS Deiak-ek neska gaztea artatu zuten Mugimendu Feministako kideen deia jaso zuten, festa-gunean zegoen 16 urteko neska batek besoan ziztada bat jaso zuela eta gaizki zegoela ohartarazteko. Larrialdi-zerbitzuek Ertzaintzara bideratu zuten deia, eta, Mugimendu Feministak azaldu duenez, anbulantzia bat eskatu zuten, protokoloak agintzen duen bezala.

Feministek diotenez, 112ra deitu ondoren, neskaren amari eman zioten gertatutakoaren berri, eta, ertzainekin batera anbulantziara joatekotan zeudenean, "kalez jantzitako bost gizon agertu ziren, modu txarrean, biktima osasun zerbitzuetara eramateko". Azpimarratu dutenez, horietako bakar batek identifikatu zuen bere burua udaltzain gisa, eta "eurek nahi izan zuten bezala" bideratu zutela egoera.

Kontuak horrela, poliziek, jai-batzordeko emakume batekin batera, osasun-langileengana eraman zuten adingabea. Han, Mugimendu Feministako bi kide agertu ziren, artatutakoaren egoera zein zen jakiteko. Une horretan, kalez jantzitako ertzainek identifikatu egin zituzten, Ertzaintzari laguntzeari uko egin ziotela argudiatuz. "Gezurra da", azpimarratu du Mugimendu Feministak.

Anbulantzian ikuskatu ondoren, adingabea Urdulizko ospitalera eraman zuten, eta toxikologia-proben bidez egiaztatu ahal izan zuten ez ziotela elementu toxikoekin ziztatu.

Ertzaintzak adierazi duenez, gazteak ez du "ustezko ziztadagatik" salaketarik jarri. Hala ere, Getxoko Udalak igande eguerdian baieztatu zuen adingabeak erasoa salatu zuela Udaltzaingoan.

Josu Erkoreka: "Protokoloa ez jarraitzea larria da"

Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du identifikatutako bi pertsonak ikertzen ari direla, desobedientzia larriko delitu bat egotzita, polizia-jarduera asistentzial bat oztopatzeagatik. Ildo horretan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak ohartarazi duenez, "protokoloa ez jarraitzea larria da, beraz, eta gainera, ondorio guztiz kaltegarriak ekar ditzake bai osasunarentzat bai era horretako gertaerak argitzeko polizia-ikerketarentzat". 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X