Bilboko Aste Nagusiak utzitako datuak: 1.609 delitu, 157 atxiloketa eta 15 sexu eraso
1.609 delitu salatu dituzte guztira Bilboko Aste Nagusian zehar, 2019ko edizioan baino % 1,6 gehiago, alegia. Horien % 73 ebasketak dira baina larderiazko lapurretak, 170 salatuta, erdia baino gehiago hazi dira. Era berean, 15 sexu eraso salatu izan dira egunotan, duela hiru urte baino bat gutxiago, eta gehienak ukituengatik izan dira, Udalak plazaratutako datuen arabera.
Udalak balantze "positiboa" egin du igande honetan amaitzekoak diren jaietako segurtasun publikoari dagokionez, eta nabarmendu du "normaltasuna" izan dela nagusi. "Aste Nagusia lasai igaro da, ia delituzko ekintza larririk gabe. Hala ere, ebasketetan eta lapurretetan hazkundea antzeman dugu aurreko urteekiko, baina poliziaren jarduketa eta atxiloketen areagotzeak ere eragin du hori", azaldu du ohar batean.
Egunotan zehar, 157 pertsona atxilotu dituzte, 2019an atxilotutako 103 pertsonako kopuruaren parean (igandeko datuak faltan), hau da, % 52 gehiago. Udalaren balantzeak azpimarratu duenez, datuek argi uzten dute "Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hiri osoan zehar zabaldutako segurtasun dispositibo sendoen eraginkortasuna, bereziki, jai esparruetan eta jende gehien biltzen duten guneetan".
Guztira, 1.609 delitu salatu dituzte Aste Nagusi osoan zehar, 2019ko 1.583 delituak baino % 1,6 gehiago. Horien artean, % 73 ebasketei dagozkie (1.175), mugikorrak eta karterak batez ere. Larderiazko lapurretek ere "hazkunde adierazgarria" izan dute, izan ere, 2019an 74 izatetik Aste Nagusiko edizio honetan 170 izatera igaro dira.
Bestalde, sexu erasoak arinki jaitsi dira: 15 salatu dituzte aurten, eta 16, berriz, duela hiru urte. Sexu askatasunaren aurkako delitu horien artean, gehienak ukituekin daude lotuta, eta ustezko egileak identifikatu dituzte edo epailearen esku utzi dituzte "ia kasu guztietan". Hain zuzen, zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta beste zazpi identifikatu.
Ziztada salaketei dagokienez, zazpi salaketa jaso ditu unera arte Bilboko Udaltzaingoak. Horri buruz, Juan Mari Aburto alkateak goizean zehaztu du ez dela "sumisio kimiko kasurik izan".
Gainera, Udaleko poliziaren bulegoko galdutako objektuen Zerbitzu Bereziak 701 objektu jaso ditu gaur goizera arte. Gehienak dokumentazioa (315), karterak (245) eta mugikorrak (87) dira.
Horietatik, 230 itzuli ahal izan dizkiete jabeei, eta beste 68 daude jasotzeko zain, horien jabeekin harremanetan jarri eta gero. Udalak aurreikusi duenez, "litekeena da datozen egunetan itzulketa datu horiek haztea".
Suhiltzaileak, bestalde, prebentzio lanetan aritu dira bereziki, salbu larunbat honetan Epaltzaren Alargunaren kaleko 9. zenbakian piztutako sutean izandako esku hartzean.
Sindikatuek Udalaren "kudeaketa negargarria" kritikatu dute
ELA, LAB, SVPE, CCOO eta UGT sindikatuek salatu egin dute kalez jantzitako Udaltzaingoko agenteen murrizketa, baita Udalaren "kudeaketa negargarria" kritikatu ere, herritarrei "zerbitzuak emateari utzi" ere egiten diola egotzita.
"Ereindakoa jaso dute", gaineratu dute zentral sindikalek batera egin duten ohar batean, Udalaren balantzeari erantzuten.
Baietsi dutenez, "segurtasun zinegotziaren eta Bilboko Udaltzaingoko zuzendaritzaren kudeaketa negargarria nabarmenago bilakatzen da egunero".
"Eta ez da interesetan oinarritutako iritzia, egiaztatutako errealitatea baizik. Aurreko urteei dagokienez eta lan zolaren areagotze globala gorabehera, 2022ko Aste Nagusian erdira baino gutxiagora murriztu izan da jai eremuan kalez jantzitako agenteen kopurua", azaldu dute.
Gainera, agertu dutenez, "hainbat ikuskaritza minimoen azpitik daude, eta jarduketak zein herritargoaren beharrak alde batera uzten ari dira langile falta dela eta".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.