Memoria Historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.700 desobiratze burutu ditu Aranzadik Begoñako hilerrian

Aranzadi Zientzia Elkartea joan den urrian hasi zen Begoñako hilerrian gorpuak ateratzen, eta hasiera batean aurreikusitakoa baino bost aldiz exhumazio gehiago gauzatu dituztela jakinarazi dute.
Gorpuak hobitik ateratzeko fasea amaituta, ekitaldia egin dute Begoñako hilerrian.Argazkia: Aranzadi
Gorpuak hobitik ateratzeko fasea amaituta, ekitaldia egin dute Begoñako hilerrian.Argazkia: Aranzadi

Aranzadi Zientzia Elkarteak amaitutzat eman du 'Begoñako Argia' proiektuaren landa-lanak. Joan den urrian hasi ziren gorpuak lurpetik ateratzen Begoñako hilerrian (Bilbo) eta, guztira, 4.700 desobiratze burutu dituzte, hasieran aurreikusitako baino bost aldi gehiago.

Orain, dokumentazio eta analisi lanak abiatuko dituzte. Gorpuak hobitik ateratzeko faseari amaiera emateko, ekitaldi xume eta sinboliko bat egin dute gaur eguerdian Begoñako hilerrian.

Ekitaldian izan dira: Asier Abaunza eta Yolanda Diaz Bilboko Lan eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak; Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia; Anartz Ormaza 'Begoñako Argia' proiektuaren koordinatzailea; eta azken hilabeteotan Begoñako hilerrian lanean aritu diren Aranzadiko arkeologoak eta antropologoak

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X