indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

36 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, bikotekideari eraso egiteagatik

Atxilotu ostean, polizia-etxera eraman dute, eta bertan dirau epailearen esku geratu zain.

36 urteko gizon bat atxilotu dute igande goizaldean Oñatin (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egiteagatik genero indarkeria delitua egotzita, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Biktima, berriz, osasun zentro batera eraman dute.

Gainera, atxilotuak bertaratutako Ertzaintzako zenbait kideri eraso egin die, eta agintaritzaren aurkako atentatuaren delitua ere egotzi diote.

Atxilotu ostean, polizia-etxera eraman dute, eta bertan dirau epailearen esku geratu zain.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X