Udalerri euskaldunetan gazteek gaztelaniazko edukiak kontsumitzen dituzte gehienbat ikus-entzunezkoetan
Ikus-entzunezkoek eragin zuzena dute gazteen hizkuntza gaitasunean zein ohituretan, eta, hainbat eremutan, euskararen erabileran atzerapausoak somatzen ari dira. Gazteek kontsumitzen dituzten eduki gehienak gaztelaniaz sortutakoak dira alde handiz. Sortzaileak eta erreferenteak falta ditu euskarak sare sozialetan, bideo jokoetan eta, oro har, pantailen atzean. Euskaraz eskaintza ona denean, gazteek produktu hori kontsumitzen dute. EITBren Go!azen telesaila da horren adibide argia. Ondorioz, premiazkoa da ikus-entzunezkoen arloan euskarazko edukien aldeko apustu sendoa egitea, eta horretan, EITBk ardura handia dauka, eta baita RTVEk ere. Kontsumoa bultzatu nahi bada, eskaini egin behar da.
"Ikus-entzunezkoen kontsumoa udalerri euskaldunetan" goiburupean, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egin berri duen ikerketa batetik ateratako ondorio nagusiak dira. Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dituzte emaitza horiek, gaur, Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak eta Gari Goikoetxea ikerketa egin duen teknikarietako batek.
Mankomunitateko kide diren udalerrietako eskoletan —LH 4tik batxilergoko 2. mailara— egindako 11.600 inkestetan jasotako emaitzekin osatu dute txostena. Gazteek ikus-entzunezkoetan egiten duten kontsumoa aztertzea izan da helburua, "horren argitan, hizkuntza politika egokiak lantzeko". Telebista eta plataformak ez ezik, sare sozialak, musika eta bideojokoak ere aztertu dira, eta horrekin batera, ikasleen hizkuntza ezaugarriei buruzko datuak bildu dira.
UEMAko udalerrietan egin da ikerketa, eta, beraz, gune soziolinguistiko jakin bateko gazteen ohituren argazkia da gaur zabaldutakoa. Egileek nabarmendu dutenez, "ikus-entzunezkoen kontsumoaren abiadura kontuan hartuta, argazkia ez da estatikoa eta ezinbestekoa da aldian-aldian gaurkotzea".
Sare sozialena da aztertu den ataletako bat. Udalerri euskaldunetako gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala Youtube da (% 85), eta atzetik ditu Whatsapp (% 74,1), Tiktok (% 65,3) eta Instagram (% 56). Hizkuntza erabilerari dagokionez, sare sozialetako jardunean gaztelania da hizkuntza nagusia alde oso handiz: Youtuben, esaterako, edukien hamarretik zazpi gazteleraz kontsumitzen dituzten bitartean, euskarazkoak ez dira % 10era ere iristen. Hori bai, edukiak sortzerako orduan, Instagramen, adibidez, euskarazko edukien sorkuntza % 50ekoa da.
Telebistari dagokionez, berriz, sei ikasletik batek adierazi du ez duela telebistarik ikusten, eta kopurua areagotu egiten da adinean aurrera egin ahala. Batxilergoan, adibidez, ia lautik batek ez du ikusten telebista. Ikusten dutenen artean, ETB1 da ikasleek gehien aipatutako katea, alde esanguratsuarekin. Lehen hizkuntzarekin lotura estua dauka ETB1en kontsumoak: euskara lehen hizkuntza dutenen artean dauka irismenik handiena, eta nabarmen jaisten da gainerako hiztun tipologietan. Erdarazko kateen artean, honako hauek dira gehien aipatuak: Telecinco, Clan, FDF, ETB2 eta Neox. Halaber, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, Clan katea ikusten dutenak ETB3 ikusten dutenen bikoitza dira.
Bestalde, bost ikasletatik lauk plataformak erabiltzen dituzte, eta horietan kontsumitzen diren edukietan, gaztelania da nagusi. Parte hartu duten lau ikasletatik hiruk azken telesaila edo marrazki biziduna gaztelaniaz ikusi du. Euskararen gainetik daude beste hizkuntzak ere. Go!azen (% 45) telesaila dago bakarrik gehien ikusitako telesailen zerrendan, eta euskarazko telesailetan gehien ikusten diren hurrengoak % 10etik behera daude: Altsasu ( %8), Ihesaldia ( %4) eta Alardea ( %3). La casa de papel da gehien ikusitakoa (% 54).
Era berean, bideojokoen kontsumoa gaztelaniazkoa da batez ere: bideojokoak erabiltzen dituztenen artean, bostetik lauk adierazi dute gaztelaniazko jokoetan aritzen direla gehienbat. Euskarazkoen erabilera % 4tik beherakoa da, eta euskarazko bideojokoak baino gehiago erabiltzen dituzte beste hizkuntza batzuetakoak.
Azkenik, bi dira musika entzuteko gazteek erabiltzen dituzten plataforma nagusiak: Youtube eta Spotify, eta hor ere, gaztelania da hizkuntza nagusia; erdiek entzuten dute musika gaztelaniaz, eta beste erdian, paretsu daude euskaraz eta gainontzeko hizkuntzetan sortutako musika. Lehen Hezkuntzan dauden ikasleek entzuten dute euskarazko musika gehien.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.