Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igande eguzkitsua asteburua amaitzeko

Larunbat arratsalderako zerua oskarbituko da, eta igandea eguzkitsua izango da, 25 ºC inguruko tenperaturarekin.
Miarritze, gaur arratsaldean. Argazkia: Juncal Abad.
Miarritze, gaur arratsaldean. Argazkia: Juncal Abad.

Ostarteak baino gehiago izan dira larunbat honetan euskal zeruetan eta tenperatura maximoak ez dira 20-23 ºCtik pasa, ipar-ekialdeko haizeak gehiago berotzea zaildu baitu.

Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeiek gutxitzera egingo dute, eta arratsalde-gau parterako, ostarte zabalak nagusituko dira.

Igandean, eguna eguzkitsua izango da. Goizean goiz, lainoa sor daiteke barnealdean, baina behin jasotakoan, eguzkia jaun eta jabe izango da eta uda-sasoiko eguarldia izango da lurralde osoan. Arratsaldean eta gauean, hodeiak ugaritu daitezke, baina ez dute beste ondoriorik izango. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, tarteka harro, eta tenperaturaren igoera nabarmena nabarituko dugu. Kantauri isurialdean, maximoek 25 ºC-ak erraz gaindi ditzakete.

Astelehenean, tenperaturek beherantz egingo dute, eta zerua estali eta ilundu egingo da asteko lehenengo egunetan.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en eta bidali zure argazkiak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X