Indarrean dago baso suteen arriskuarengatik ezarritako abisu horia, eta eguerdian, haizeteena batuko zaio
Gaur, egun osoan egongo da indarrean baso suteen arriskuagatik ezarritako abisu horia. Izan ere, hegoaldeko eta hego-mendebaleko haize boladak espero dira erkidegoko haizeguneetan, 100 km/h-ak berriro gainditu litzaketenak.
Hori horrela, nahiko handia da baso sute arriskua, hegoaldeko haizearen indarragatik, tenperatura altuengatik eta landarediaren egoeragatik. Hori dela eta, asteazkenerako gauerdira arte egongo da aktibo abisua.
Izan ere, 100 km/h-ak gainditu litzakete hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haize boladek mendebaldeko haizeguneetan. Gainerako haizeguneetan, haize boladak 70-100 km/h ingurukoak izan litezke.
Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, hego osagaiko haize boladak 60-70 km/h izan daitezke, bereziki, mendebaldean.
Hala, haizeguneetako abisu horia 12:00ak eta 18:00ak bitarte egongo da indarrean.
Igandean ere, 130 kilometro orduko abiadura gainditu zuen haizeak Cerroja eta Urduña bezalako puntuetan. Haize denborale horrek ia 800 gorabehera eragin zituen autonomia erkidego osoan, eta Balmasedan piztutako sutea hedatzen lagundu zuen.
Euskalmetek aurreikusi duenez, bihar, hegoaldeko haizeak mantenduko dira, eta arratsaldean, hego mendebaldekoak indartuko dira, eguneko tenperaturak apur bat jaitsita.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian