INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, emakume bati sexu erasoa egiteagatik

06:15 aldera gertatu da erasoa Alde Zaharrean. Atxilotuak 24 eta 38 urteko bi gizonezko dira.

24 eta 38 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte goizaldean Donostian, emakume bati sexu erasoa egiteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

06:15 aldera, emakumea atxiki eta ukituak egiten ari zitzaizkiola, haren bi lagun agertu dira laguntzera.

Une horretan, ihes egin dute bi erasotzaileek baina handik gutxira, topatu eta atxilotu egin ditu Ertzaintzak.

Komisaldegian behar diren izapideak eginda, epailearen aurrera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X