Zaborraren kudeaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeak hirukoiztu egin du hondakin organikoen birziklapena txartelen erabilerarekin

Hala ere, kontainerra irekitzeko txartela erabili beharraren ondorioz, poltsa asko kanpoan uzten hasi dira, baina sistema egonkortzearekin batera, geroz eta gutxiago dira kanpoan geratzen direnak.
Zabor kontainerrak. Argazkia: EITB
Zabor kontainerrak. Argazkia: EITB

Iruñerriko Mankomunitateak hirukoiztu egin du hondakin organikoen birziklapena, eta nabarmen igo da ontziena eta paperarena, errefusaren kaltetan, duela urtebete eremu batzuetako kontainerretan jarri zuten irekitzeko sistema elektronikoari esker.

Horixe agertzen da mankomunitatearen azken txostenean. "1. Blokea" deritzon eremuan ezarri dute sistema berria, hau da, Mutiloan eta Sarrigurenen, eta Iruñeko Mendillorri, Zabalgune, Beloso, Lezkairu, Erripagaina eta Arrosadia auzoetan.

2021eko irailean Mankomunitateak hasi zuen egitasmoak erantzun ona izan du, beraz. 30.000 etxebizitzari eman zitzaizkien txartelak, Azpilagainan eta Artika Berrian 2018ko ekainean egindako proba pilotuan hondakin organikoen bilketa hirukoiztu ostean.

Lehen organikoaren % 17 soilik birziklatzen zen bi eremuetan, eta % 52ra igo zen kopurua.

Hurrengo pausoa sistema Iruñerriko beste eremu batzuetara zabaltzea izan zen, 2018ko Nafarroako Hondakinen Legea betetze aldera. Sistema berria ezartzeko prozesua 2024an amaituko da, eta orduan 356.000 herritarrek (biztanleriaren % 94) izango dute txartela.

Sistema berriaren ondorio txarretako bat izan da prozesuaren hasieran jende askok zabor poltsa edukiontziaren ondoan uzten zuela, baina sistema egonkortu ahala, poltsa horiek desagertu egin dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X