Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8 autobidean, Muskiz parean, atzo iraulitako zisterna kamioia kendu dute bidetik

Ibilgailua erretiratzeko lanak zailak izan dira, eta gauez itxi egin behar izan dute autobidea bi noranzkoetan. Goizean zabaldu dute atzera berriz autobidea, eta zirkulazioa bere onera etortzen hasi bada ere, 4 kilometrorainoko ilarak sortu dira.
Istripua izan duen ibilgailua.
Istripua izan duen ibilgailua. Argazkia: EITB Media

Kamioilari bat hil zen atzo A-8an, Onton parean (Kantabria) eta Santanderreko noranzkoan, istripua izan ostean, Castro Urdialeseko suhiltzaileek jakinarazi zutenez. Ondorioz, autobidea itxi behar izan zuten Saltacaballon (Castro Urdiales), Bizkaiko noranzkoan.

Goiz osoan zehar, auto ilara luzeak izan ziren, Bizkaiko zatira ere helduta. Gauean, berriz, ibilgailua bidetik kentzeko lanak egin dituzte, eta horretarako, autobidea itxi dute Muskiz parean. 06:00etan zabaldu dute atzera ere, eta trafikoa bere onera etortzen hasi bada ere, 4 kilometrorainoko auto pilaketak izan dira.

Gobernuaren Ordezkaritzak ohartarazi zuenez, zubibidearen erdibitzailearen gainean iraulita gelditu da kamioia, eta enpresa espezializatu batek erretiratu behar izan du bi garabiren bidez. Lanek iraun duten artean, zirkulazioa N-634 errepidetik bideratu dute.

Ezbeharra 10:30 igarota gertatu zen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, kamioia bidetik atera, eta irauli egin zen. Suhiltzaileak bertaratu ziren harrapatuta geratu den kamioi gidaria ateratzeko. Tamalez, baina, bertan zendu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X