Indarkeria matxistarekin lotutako delitu kopurua % 14,6 hazi da EAEn
2022ko urtarriletik irailera Ertzaintzak indarkeria matxistarekin lotutako 4.591 delituren berri jaso zuen, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Aurreko urteko denbora tarte bera aintzat hartuz gero, % 14,6koa izan da gorakada. Guztira 3.696 emakume izan dira delitu horien biktimak, eta kasu horretan hazkundea % 13,2koa izan da.
Lurralde historikoka, Bizkaian izan da delitu kopuru handiena, baina hazkundea nabarmenagoa izan da Gipuzkoan (1.518), % 20koa hain zuzen re. Bizkaian (2.375) eta Araban (698) igoera % 10ekoa eta % 16koa izan da, hurrenez hurren.
Aurten, oraingoz, bikotekideak edo bikotekide ohiak ez du emakumerik hil EAEn, baina lau saiakera izan dira (2021ean bezalaxe). Hala ere, indarkeria matxistarekin lotuta, familia barruko hilketa bat izan zen, semeak 90 urteko ama hil baitzuen Barakaldon.
Salaketa guztien artean, gehienak bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako indarkeria kasuak dira, 3.227 hain zuzen ere, iaz baino % 17,2 gehiago. Tratu txar fisikoak, irainak eta lesioak dira batik bat, mehatxuekin eta jazarpenarekin batera.
Horiez aparte, etxe barrukoak izaten dira emakumeen aurkako eraso gehienak, eta aurten 897 kasu erregistratu dituzte, iaz baino % 1,6 gehiago.
Bestalde, hazkunde handia atzeman da, bi urteak alderatuz gero, sexu askatasunaren aurkako delituetan: 397 izan dira aurten, eta 312 iaz, hau da, % 27,2ko gorakada.
Aipatu iturrien arabera, Ertzaintzaren jardueraren zutabeetako bat da indarkeria matxistaren biktimen babesa. Horregatik, gaur egun 5.144 emakumek jasotzen dute Ertzaintzaren babes neurriren bat.
Gainera, 71 gizonezkok kokapen eskumuturrekoak daramatzate epailearen aginduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.