Nola aldatu da Nafarroa 20 urtean?
Hego Euskal Herriko lau lurraldeetatik, biztanle gehien batu dituena da Nafarroa; 20 urtean % 19 areagotu du bere populazioa, hau da, 556.263 nafar izatetik 661.537 izatera igaro dira, hain zuzen ere.
Nafarroan, eskualdez eskualdeko bilakaera askotarikoa izan da 2001etik 2021era; halere, nabarmentzekoa da 2013. urtea, inguru askotan hazkundea moteltzen hasi baitzen, edo, zuzenean, desazkunde-prozesu bati hasiera eman baitzion. Dena dela, aipatzeko bi fenomeno kontrajarri eta deigarri hauteman daitezke lurralde honetan: Iruñerrian eta Pirinioetan gertatzen dena, edota, hein txikiago batean, Pirinioaurrean eta Zangozerrian jazotzen dena.
Iruñerrian, hazkundea etengabea izan da urtez urte bi hamarkadotan, 2013-2014 aldian izan ezik, tarte horretan % 0,1eko populazio-galera bizi baitzuen eskualdeak. Pirinioetan, aldiz, auzokideen galera amaierarik gabekoa izan da 2001etik 2021era. 2012-2013 artean, deskalabrua baretu egin zen eskualde horretan, baina, hurrengo urtean, beheranzko joerari berriro heldu, eta halaxe jarraitu du iaz arte, azken hiru urteetan desazkundea baretzen joan den arren.
Pirinioaurreak ere Iruñerriaren joera errepikatu du, 2014-2017ko aldian izan ezik. Aldiz, Zangozerriak lehenengo hamarkadan biztanleak irabazi zituen arren, 2012tik aurrera, joera irauli, eta halaxe mantendu da bigarren hamarkadan.
Gainontzeko eskualdeei dagokienez, joera berdina azaltzen dute guztiek: 2012tik 2017-2018ra bitartean, desazkundea egon da eta, urte horretatik aurrera, biztanleria berreskuratzen ibili dira, egoera nolabait lehengoratu arte.
Aintzat hartu behar da, baina, Nafarroa herri txiki asko dituen lurraldea dela, eta, ondorioz, eskualdeetako eta herrietako desazkundea handia dirudien arren, zenbaki absolutuetan ez dela horrenbestekoa izan. Adibidez, Pirinioek % 24,2ko desazkundea izan dute, eta 1.581 auzokide galdu, Iruñerriak 83.178 lagun irabazi dituen bitartean (% 28,5eko hazkundea).
Biztanleria biderkatuz
Eguesibar, Berriobeiti eta Orkoien dira, alde handiarekin, gehien hazi diren udalerriak, auzokide kopurua seikoiztu, laukoiztu eta bikoiztu baitituzte, hurrenez hurren; hirurak, Iruñerrikoak, Iruñea hiriburuaren inguruan.
Biztanle gehien galdu dituztenen kasuan, aldiz, Gorza, Lerga eta Genevilla udalerriak ditugu; udalerri txikiak izateaz gainera, populazioaren erdia galdu dute 20 urtean.
Nafarroa, lurralderik gazteena
Populazio zaharra handitu bada ere, Nafarroan, gazte kopurua nabarmen hazi da 20 urtean: % 25. Hala, Nafarroa da Hego Euskal Herriko lurralderik gazteena, 60 urtetik gorakoen portzentajea % 19,3koa baitzen iaz (2001ean % 22koa zen). 20 urtetik beherakoen kasuan, gazte kopuruak nabarmen gora egin duen arren, haien pisua populazio osoan bi puntu txikitu da, % 16,3 izateraino.
Baina, zein da Nafarroako udalerririk gazteena? 2003an, Zizur Nagusi, Eguesibar eta Aranguren udalerriek zituzten gazte gehien, herritarren % 27-30 baitzen 20 urtetik beherakoa; gainera, 60 urtetik gorakoen portzentajea ere oso txikia zuten, % 6-9 artekoa. 20 urte beranduago, aldiz, Etxarri (% 33,3), Eguesibar (% 32,4) eta Zizur Txikia (% 31,8) herriek izan zuten gazte portzentajerik handiena. Herri zaharkituenei begiratuz gero, 2001ean Castillonuevok (% 78,9), Muesek (% 60,7) eta Sorladak (% 59,5) zituzten 60 urtetik gorako gehien; 2021ean, berriz, Lerga (%76), Javier (% 63,2) eta El Busto (% 62,2) izan ziren rankingean nagusi.
Iruñerria, tokikoen belaunaldi erreleboa bermatuta duen eskualde bakarra
Heriotzen eta jaiotzen arteko balantze negatiboa 2016an hasi zen Nafarroan, 2008tik aurrera jaiotzen goranzko joerak goia jo eta beheranzko bidea hartu ondoren. Eskualdearen arabera, iraultza lehenago edo beranduago ailegatu zen; hala ere, badira heriotzak beti nagusi izan diren inguruak, herri txiki eta zaharkitutakoez betetakoak, hain zuzen. Hala, Zangozerrian, Pirinioetan, Estellerrian eta Erdialdean ez da erreleborako urterik egon 2001etik 2021era. Iruñerrian, berriz, soilik 2020an izan ziren heriotza gehiago jaiotzak baino, betiere covid-19ak eraginda. Gainontzeko eskualdeetan, joerak gorabeheratsuak izan dira, garai eta lurraldearen araberakoak.
Bestalde, badira 20 urtean jaiotzarik izan ez duten udalerriak, bakarrak Hego Euskal Herrian: Abaurrepea (Pirinioak), Azuelo (Estellerria), Castillonuevo (Zangozerria) eta Orreaga (Pirinioak). Lau udalerriak dira txikiak, 100 biztanle ingurukoak, eta, horietan guztietan, 60 urtetik gorakoak dira nagusi. Areago, badira 20 urtez azpikorik ez dituztenak, hala nola Azuelo eta Castillonuevo.
Migrazio-fluxuei dagokienez, orokorrean, immigrazioak gehiago izan dira emigrazioak baino eskualde guztietan, Pirinioetan izan ezik. Hala, migrazioen arteko balantzeak goia jo zuen 2007an; eta, inflexio-puntu horretatik aurrera, beheranzko joera hasi zen, 2012an saldoa negatiboa izan arte. Ia leku guztietan errepikatzen den joera da hori; izan ere, 2012-2016 aldian, gurera etorritakoen kopuruak behera egin, eta guretik kanpora joandakoak gora egin zuen nabarmen.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik ikastetxeetan Hezigiro konfort termiko plana jarri du martxan
Hezkuntza dagoeneko pilotajea egiten ari da Bizkaiko lau ikastetxetan: Barakaldoko Bagatza HLHI, Bilboko Luis Briñas-Santutxu BHI, Bilboko Pagasarribide IPI eta Bilboko Indautxu HLHI.
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.